AURREKO EDIZIOAK > 2015-2016

Anne Franken egunkaria

  • Egilea: Anne Frank
  • Argitaletxea: Erein
  • Urtea: 2014
  • Itzultzailea: Josu Zabaleta
  • Bilduma: Oroimenean barrena, 8
  • Orri kopurua: 336
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Mikel Ayerbe
  • Laburpena:

    Anne Frank Frankfurteko familia judu bateko alaba gazteena da. 1933an, Anneren familia Holandara doa, ihesi, Hitler juduen aurka ari delako. 1940an alemanek Holanda hartu dute, ordea, eta Anneren familiak ezkutuan gorde beharko du, beste hainbat judutarren antzera. Aitaren enpresako bulego osteko etxean gordeko dira. Bi urtez biziko dira bertan, 1942ko ekainaren 12tik 1944ko udaberrira arte. Enpresako langileen laguntza jasoko dute.

    1942an Annek hamahiru urte ditu. Bete berri. Egunkari bat oparitu diote urtebetetzean, handitan idazlea izan nahi duelako. Grinaz eta bizi-gosez doa deskribatzen egoera berria egunkari berrian, eskutitz modura. Bere burua eta familia kideak aurkeztu ondoren, bizileku berria zelakoa den kontatuko du, zer ikusten duen ganbarako leihatilatik, zer berri dakarten kanpoko lagunek, zer dioen irratiak, ahizparekin izaten dituen liskarrak, zer den espazioa, denbora, janaria, loa eta arnasa ezagun gutxi eta berberekin konpartitu behar izatea, nolakoa zen bere bizimodua ezkutatu baino lehen… Umore zorrotzez doa kontatzen egunerokotasun gordina eta gordintasun horrek eragiten dion zirrara, nahia eta ezina, egonezina… Hasierako deskribapen hutsak hausnarketa sakon bihurtuko dira. Hitzak, luma eta egunkaria baitira Anneren ihesbiderako tresnak, Anneren hauspo eta arnas guneak, Anneren askatasun eta garapen bide bakarrak.

    1944an akabo egunkaria. Anne eta familia deportatu egin dituzte. Denak hilko dira, Otto Frank, Anneren aita, izan ezik. Annek ezkutuan eramandako orriekin osotu zuten liburu hau.

  • Prentsako aipamenak:

    Asun Agirianoren kritika Garan

ATZERA