AURREKO EDIZIOAK > 2014-2015

Orient -Expresseko hilketa

  • Egilea: Agatha Christie
  • Argitaletxea: Igela
  • Urtea: 2004
  • Itzultzailea: Ainhoa Eder Zabala
  • Orri kopurua: 332
  • Adina: 14tik gora
  • Laburpena:

    Arrats batez, Fernly Parkeko bere etxean, Roger Ackroyd industria-gizonak bere barne-kezkak kontatzen dizkio Sheppard doktoreari. Bezperan, Ackroyden emazte bihurtzera zihoan alargunak bere burua hil du xantaia bati ihes egiteko. Urte bete lehenago bere senarra hil zuen alargunak. Bere burua hil aurretik, ordea, gutun baten bidez, sekretu izugarri bat dakienaren izena ematen dio Roger Ackroydi.

    Bere ezkutukoak kontatu eta handik laster, Roger Ackroyd sastadaz hilda aurkitzen dute. Eta zorioneko gutuna desagertua da.


    Agatha Christieren eleberri honek 1926an agertu bezain laster eman zion ospea nazioartean, inor gutxik bezala erakutsi baitzuen zeinen trebea zen kontakizunaren bilbea osatu eta enigma azken uneraino argitu gabe edukitzeko. Eta horrekin batera, noski, beste inon baino nabariago gelditu baitzen Hercule Poirot detektibe belgikar axeriaren zorroztasuna.

ATZERA