OINARRIAK 2014-2015
1. Ikasle bakoitzak aukeratutako titulua irakurriko du: AURTENGO PROPOSAMENAK zerrendatik edo EZINBESTEKOen zerrendatik hautatutako liburu bat. LIBURUAK atalean dauden beste zerrendetako liburuak ez dira lehiaketan sartuko.
2. Ikasgela bakoitzak irakurri duen liburuaren gaineko book trailer edo erreseina interaktibo bat egin beharko du eta ondoren Liburu Gaztearen web gunean zintzilikatu. Book trailerrak lauko taldeetan egitea gomendatzen dugu, sari nagusia ere lau lagunentzako izango baita.
3. Book trailer edo erreseina interaktiboa modu errazean egin daiteke, egungo teknologiak erabiliz. Azalpen guztiak, book trailerra egiteko urrats guztiak, BIDEO TUTORIAL INTERAKTIBO berri batean izango dituzue Liburu Gaztea web gunean. Hortaz, ez dira ikastetxez ikastetxeko formazio saioak eskainiko, baina APLIKAZIO DIGITAL hori nola erabili azaltzeko irakasleei zuzendutako JARDUNALDI bat egingo da urrian.
4. Hala ere, Galtzagorri Elkartea zuen kontsulta eta zalantzei erantzuteko prest izango da ikasturtean zehar. Horretarako bere e-posta emango dizuegu: liburugaztea@galtzagorri.eus
5. Liburu Gaztea Lehiaketan book trailer edo erreseina interaktibo hoberenak sarituko dira. Horrek esan nahi du, lan hori web gunean zintzilikatzen duenak soilik duela irabazteko aukera.
6. Bi modutan har daiteke parte lehiaketan: Ikastetxeen kategorian edota Norbanakoen kategorian. Baina ezin da book trailer bera aurkeztu bi kategoriatan. Ikastetxeen kategorian parte hartzeko izena eman beharko da aurrez. Izen-ematea irailean zabalduko da eta jakinaraziko zaizue. Norbanakoen kategorian ez dago izena eman beharrik, nahikoa da bakoitzaren adinari dagokion liburua irakurri eta book trailerra berau lehiaketako azken eguna baino lehen bidaltzea.
7. Irabazleak epai-mahai batek hautatuko ditu. Epai-mahaia lau lagunek osatuko dute: Galtzagorri Elkarteko zuzendaritzako kide bat, Liburu Gaztea Batzordeko kide bat, ikus-entzunezkoen aditu bat, eta idazle bat.
8. Ikastetxeen kategoriako irabazleak hautatzeko garaian epai-mahaiak bi multzotan banatuko ditu lanak: DBH1-DBH2 multzoko lanak eta DBH3-DBH4 multzokoak. Hortaz, bi sari nagusi banatuko dira Ikastetxeen artean. Eta ez da bigarren eta hirugarren saririk izango. Norbanakoen kategorian, ordea, maila guztiak batera lehiatuko dira, parte hartze txikiagoa izaten baita sail honetan.
9. Publiko zabalak ere izango du bere iritzia emateko aukera. Orain arte bezala, boto bidez hautatuko da PUBLIKOAREN SARIA jasoko duen book trailerra. Edonork eman ahal izango du botoa, baina bakoitzak behin bakarrik bozkatu ahal izango du, kategoria bakoitzean boto bana emateko aukerarekin.
10. Bozkatzen dutenen artean, e-reader bat zozkatuko da.
11. Liburu Gaztea lehiaketan parte hartzen duen ikastetxe bakoitzak liburuen aholkulari eta sustatzaile izan direla ziurtatzen duen agiria jasoko du.
12. SARIAK:
a. IKASTETXEKA:
i. DBH1-DBH2: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
ii. DBH3-DBH4: sari bakarra, abentura txangoa lau lagunentzat, eta liburu eta diskotan gastatzeko 200 euroko bonoa ikasgelarentzat.
b. NORBANAKOKA: e-reader bat eta 100 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko.
c. PUBLIKOAREN SARIA: i. Ikastetxeen kategorian: 200 euroko bonoa liburu eta diskotan gastatzeko. ii. Norbanakoen kategorian: e-reader bat
d. BOZKETAN PARTE HARTU DUTENEN ARTEAN e-reader bat zozkatuko da.