AURREKO EDIZIOAK > 2013-2014

Zenbat lur behar ditu gizon batek?

  • Egilea: Lev Tolstoi
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2013
  • Ilustratzailea: Elena Odriozola Belįstegui
  • Adina: 12tik gora
  • Nork hautatua: Mikel Ayerbe
  • Laburpena:

    Narrazio labur honek gure gizartearen parabola zorrotza eraikitzen du tonu umoretsu, sinple eta guztiz pedagogikoan. Literatura unibertsalaren maisulanetako bat bezala goraipatua izan da, besteak beste James Joyce-ren neurrikoengatik.

    Bertan Pahom deritzon nekazariaren bizipenak kontatzen zaizkigu. Pahom ed dago konforme dituen lurrekin eta bere bizia aldatuko duen erronka botatzen du: “Gure pena bakarra da lur gutxi dugula! Nahi adina izango banu, ez nintzateke inoren beldur izango, ezta deabruarena ere!” Berak ez daki baina deabruak dena entzun du. Hortik aurrera Pahom handik eta hemendik lur gehiago lortzeko erronka zoroan sartzen da, aseezin, harik eta Bashkir deitzen den herriaren berri duen arte. Kontatzen diotenez Bashkir-tarrak jende inozoa dira, sinplea, eta tratu berezia egiten omen dute euren lurren truke: egun batean ibili daitezkeen lurren truke ehun txanpon baino ez omen dituzte eskatzen, baldintza bakarrarekin, abiatutako leku berera itzuli behar da eguzkia sartu aurretik.

ATZERA