AURREKO EDIZIOAK > 2013-2014

Frankenstein efektua

  • Egilea: Elia Barceló
  • Argitaletxea: Giltza
  • Urtea: 2020
  • Itzultzailea: Miren Agur Meabe
  • Bilduma: Periskopioa
  • Orri kopurua: 360
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Mireia Delgado Exposito
  • Laburpena:

    Nora Medikuntza ikasten ari da Alemaniako Ingolstadt hirian, eta inauterietako gau batean Max ezagutzen du ibaian itotzen ari den neskatila bat salbatzeko trantzean. Maxek ez daki ez nor den, ez non dagoen, ez-eta zer gertatu zaion gorputza orbanez josia izateko… Ez du ezer gogoratzen. Janzkera berezia du, baina ez da mozorroa.

    Amnesia egoera hartan ikusirik, Norak bere etxera eraman du lehortu dadin eta ea zerbait gogoratzen hasten den. Lehen unetik beretik erakargarria iruditu zaio Norari, eta kalera atera dela sumatu duenean atzetik joan zaio jakin-minez. Etxe zahar batera sartu eta ate batetik desagertu da, Norak ere zeharkatu du atea eta XVIII mendean agertu da: XXI mendeko emakume bat XVIII mendean murgildurik, bat-batean.

    Gaur egungo emakume europar baten ikuspegitik, XVIII mendeko emakumeen bizimodua zaila zen, emakumezko izate hutsagatik bigarren mailako gizakitzat jotzen baitziren eta, ondorioz, ez zuten ez askatasunik, ez aintzat hartzeko iritzi propiorik; erabat gizonezkoaren menpe zeuden.

    XVIII mendean, Maxen lagun batek, Viktorrek, esperimentuak egiten ditu hilotzekin eta izakimunstro bat sortu du haragi hila biziarazita. Zer sortu duen konturatu denean, ihes egin du eta Maxek eta Norak konpondu beharko dute auzi hori.

    Abentura ugari biziko dituzte, ustekabe zailak gehienak. Elkarrekiko maitasunak emango ote die behar adinako indarra horretarako?

    Bi mende, bi kultura, bi pentsamolde, bi sexu… Bitasun horietatik sortzen diren talkak erakusten dizkigu liburuak.

    Nobela historikoa da, eta feminista, fantasiaren, abenturaren, amodioaren bidez garatzen dena.

    Mary Shelleyren Frankenstein eleberriari egindako omenalditzat jo daiteke.

ATZERA