AURREKO EDIZIOAK > 2013-2014

Arthur Erregearen egintzak. 1 Merlin 2. Lancelot

  • Egilea: John Steinbeck
  • Argitaletxea: Igela
  • Urtea: 1996
  • Itzultzailea: Joseba Urteaga
  • Bilduma: Mintaka saila
  • Orri kopurua: 287
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Migel Asiain
  • Laburpena:

    Luzaroan ibili nintzen Arthur erregearen eta bere Mahai Borobileko zaldunen istorioak gaur egungo hizkuntzara egokitzekotan. Istoriook irakurri ez dituztenengan ere bizirik diraute. Baina agian gaur egun, Maloryren hitz zaharrak eta erritmo pausatua direla-eta, ernegatu egingo ginateke. Denek ez dute gauza hauekiko nire hasierako liluramendu iraunkorra partekatzen. Egungo hizkuntza arruntera itzuli nahi nituen nire seme-alaba ez hain gazteentzat, eta baita beste seme-alaba ez hain gazteentzat ere, istorioren mamia mantenduz, ezer kendu edo erantsi gabe, agian zinemak eta Historiak eginiko itxuraldaketen aurka lehiatu nahian; hauek izan baitira gazteek eta Maloryren idazkerak eta bere hitz arkaikoen erabilerak ernegatzen dituztenek izan duten iturri eskuragarri bakarra. Hori lortzeko gauza izaten banaiz, testuak berez dituen lilura eta magia gordez, pozik eta gustura geldituko naiz.

ATZERA