AURREKO EDIZIOAK > 2013-2014

Argiaren alaba

  • Egilea: Yolanda Arrieta Malaxetxebarria
  • Argitaletxea: Denonartean
  • Urtea: 2015
  • Orri kopurua: 159
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Yolanda Arrieta
  • Laburpena:

    Fikzioa eta errealitatea nahasirik duen kontakizun honen bidez Bixenta Mogel idazlearen bizitza ezagutuko dugu; euskaraz, latinez eta gaztelaniaz irakurtzen eta idazten zekien XIX. mendeko emakumea; ezohikoa garai hartako herritar batentzat, are gehiago emakumea izanik. Fikzioan, berriz, Mirarik hamazazpi urte ditu eta Ameriketan bizi da, baina uda izeba Amaiarekin pasako du Euskal Herrian; eta izeba gidari duelarik, denboran salto eginez, bi mende eta laurden aurretik jaiotako neska idazle baten bizimoduari buruzko benetako datuak bilatuko dituzte eta aurkitu ahala joango dira nobela osatzen, datuak fikzio bihurtuz.

    Oso irakurketa atsegina eta argigarria. XIX mendean erabat murgilduta sentituko gara izeba iloban ikerketak aurrera egin ahala; baina datuak, gainera, gaur egungo gazte baten ikuspegitik jasoko ditugu, berak aurkitutako datuei buruz egindako hausnarketak eta izebak hauei buruz egindako iruzkinez osatuta. Adibidez, ikusten da Bixentak ez duela ezkontzeko gogo handirik, bere gogoa beste nonbait dagoela, baina garai horretan emakumea eta ezkongabea izanik ez zegoen gauza handirik egiterik.

  • Prentsako aipamenak:

    Imanol Merceroren kritika Berrian

    Amaia Alvarez Uriaren kritika Argian

ATZERA