AURREKO EDIZIOAK > 2012-2013

Neure buruaren alde

Neure buruaren alde
  • Egilea: Koldo Zuazo
  • Maila: DBH 4
  • Argitaletxea: Alberdania
  • Urtea: 2011
  • Azalpena:

    Nobela historiko eran osatu du fikziozko lan hau, euskararen historia eta hizkuntzalaritzari dagokionez aski ikasia den Koldo Zuazok. Literaturaren aldetik begiratuta ongi josita dago, narrazio irakurterraz eta entretenigarria da, bestelako ekarpenik egin gabe. Arabako euskaran, mendebaldeko euskaran (Bizkaiera esaten diogun horretan) oinarritutako euskara batuan idatzita dago, ulerterraza halere, baina hainbat bitxikeria eta exotismo dituen hizkera. Historikoki dokumentatua dago, azken atalean dagoen bibliografia lekuko.

    Martin Garaigordobil otxandiarraren memoria liburua da, XVI. mendean kokatutako pertsonaia asmatua. Nobela historiko hau abenturaz betea dago, Ameriketara ihesean joatea beste aukerarik ikusten ez duen Martinen bizitza abentura gertatzen baita. Han espainiar gobernarien ankerkeria ezagutu zuen, bertako biztanleak, amerikarrak, zein bidegabeki gutxietsi eta erasotzen zituzten.

Material osagarria

  • Unitate didaktikoa [182 Kb.] | Deskargatu
  • ATZERA