AURREKO EDIZIOAK > 2012-2013

Zer da, ba, maitasuna?

  • Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
  • Argitaletxea: Elkar
  • Urtea: 2008
  • Ilustratzailea: Concetta Probanza Arrizabalaga
  • Orri kopurua: 160
  • Adina: 14tik gora
  • Nork hautatua: Asun Agiriano, Migel Asiain, Danimaiz
  • Laburpena:

    Liburuan neska eta mutil baten maitasun istorioaren hastapenak kontatzen dira, kontaketa zatikatu baten bidez. Izan ere, liburua bi zatitan banatuta dago: alde batetik, neskak Mister X-ekiko sentitzen duena kontatuko du bere kaieran, eta bestetik, mutilak Berezirenganako erakarmenaren berri idatziko du berean. Horrez gain, bai neskaren eta bai mutilaren kontakizunean prosa eta poesia nahastuko dira, Berezik poemak idaztea baitu gustuko, eta Mister X-ek aldiz, Luckie Lukiak musika taldeko abestietako hitzak idazten ditu. Horrela, liburua bi noranzkotan irakur daiteke eta maitasun istorio baten hasiera bi ikuspuntutatik bizi ahal izango du irakurleak. Azkenik, kontaketa osoan tonu intimista nagusitzen bada ere (baita ilustrazio iradokitzaileetan ere), umoreak eta bestelako osagaiek ere (hitz jokoek, maitasunaren inguruko gogoetek…) badute lekua liburuan.

ATZERA