Orkestra lurtarra
- Egilea: Harkaitz Cano Jauregi
- Argitaletxea: Elkar
- Urtea: 2013
- Ilustratzailea: Jokin Mitxelena
- Bilduma: Xaguxar; 193
- Orri kopurua: 99
- Adina: 12tik gora
- Nork hautatua: Yolanda Arrieta, Oihana Etxegibel
- Laburpena:
Umore eroa aldarrikatzen duen narrazio honetan hatsik hartzeko betarik gabe datoz abentura, harremanak, elkarkidetza, maitemina, eta baita ezagutzazko nozio batzuk ere, musikakoak eta geometriakoak, batik bat.
Guztira 5 orrialde dituzten 21 atalez osatuta dago.
Narrazioa abiatzen da Manuk orkestra bat sortu nahi duenean. Pixkanaka-pixkanaka aurkitzen ditu: Aldika biolin- jotzailea; Osoki triangelu-jotzailea eta bere kardantxilo mutua; Lurrinetti anaia tronpeta-jotzaileak eta beraien ahuntza; il castrati Crocanti. Orkestra guztien modura, nahiko entsegu egin ostean, biran joaten dira: Marseilla, Mongolia, New York...
Atal bakoitzari orrialde ilustratu bat dagokio, kontatutakoaren umore tonuari jarraikiz.
- Prentsako aipamenak: