AURREKO EDIZIOAK > 2012-2013

Behi euskaldun baten memoriak

  • Egilea: Bernardo Atxaga
  • Argitaletxea: Pamiela
  • Urtea: 1991
  • Ilustratzailea: Pedro Osés Navaz
  • Adina: 16tik gora
  • Nork hautatua: Asun Agiriano, Itziar zubizarreta, Migel Asiain, Xabier Etxaniz, Danimaiz, Oihana Etxegibel, Lore Agirrezabal, Manu Lopez Gaseni
  • Laburpena:

    Benetako behi izan nahi duenari nahitaezkoa zaio desertua, nahitaezkoa zaio mundutik urrutiratu eta hondarra besterik ez dagoen erresuma mortuan bolada bat egitea.


    Ondar artean, belar edo ur izpirik gabe, berdamenaren gozotasunik gabe, behiak sufritu egingo du, eta maiz, eguzkiak ankerki jotzen dionean-eta, atzera egin eta ikuiluratzeko gogoz erotuko da. Baina benetakoa izan nahi duen behi horrek, eta ez behi ustel edo makal, ez dio etsipenari amore emango; aurrera jarraituko du desertua zeharkatu eta mendi hezeak, baso itzaltsuak, begietan har ditzan arte. Orduan, poetaren esanak gogoratuz, halaxe deklaratuko du: Cela s´est passé, pasa da guztia, atera naiz infernutik, begi eta bihotz berriekin ikusten dut orain mundua.

ATZERA