(Mungia, 1984).
Itzulpengintzan, argitaletxeetan, eskolarako materialgintzan eta atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kulturako lektoretzetan aritu ondoren, 2017an doktorego-titulua lortu zuen Euskal Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean. Batik bat euskal itzulpengintza-ikasketetako ikerketari lotu zaio: historia eta kritika, soziologia, itzulpenaren errepresentazioak, itzulpen-ohiturak, edizioa… Haur eta Gazte Literaturaren eta Ikastetxeetako Hizkuntza Proiektuen esparruan ere aritu da: irakasleentzako prestakuntzan eta ikerketan. Egun UPV/EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultatean irakasten du, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika Sailean, eta MHLI ikerketa-taldeko kide da. Haur eta Gazte literaturako hainbat lan itzuli ditu eta Vitoria-Gasteiz Itzulpen Sariko epaimahaikide-lanak ere egin izan ditu. UPV/EHUko Tantak Hezkuntza aldizkariko zuzendaria da.