Karrantzan jaioa 1960. urtean. Euskera-itzultzailea lanbidez, euskararen irakaskuntzan aritu da eta 1984. urteaz geroztik Bizkaiko Foru Aldundian lan egiten du. Oso gazte hasi zen idazten eta euskarazko egunkarietan eta aldizkarietan kolaboratu du: Anaitasuna, Zeruko Argia, Egin, Punto y Hora, Jakin, Zehatz, Olerti, Aizu, Habe, Egunkaria... Ia literatura arlo guztietan idatzi badu ere, azken urteotan bereziki haur eta gazte literaturari ekin dio eta zeregin horretan ume-gazteturik sentitzen da. Haren liburuetariko batzuk zenbait hizkuntzatara itzuliak izan dira.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Ez omen da inor egon bertan. Angela, C. Ionescu. Anaya, 1987
Spoten abenturak. Eric Hill. Montena, 1989 · Kometa. M.A. Pacheco, Mondadori, 1989
Txirrita eta inurria. .A. Pacheco, Mondadori, 1989
Bi jakintsuak. A. Pacheco, Mondadori, 1989
Niko zirimola. J. M. Briones, Edelvives, 1990
Txirrita eta inurria. .A. Pacheco, Mondadori, 1989
Amonak jan eta jan eta gauza guztiak hegan. Angel Muro, Mensajero, 1991
Zazpimintzo herensugea eta Eider ederra. Garbiñe Salaberria, mensajero, 1991
Bensuf erlojugilea. pablo Zapata, Giltza, 1994
Dunper bat kinka larrian (2008, Beta ediciones)