Irudigileak

Leire Kareaga Azkarraga
Leire Kareaga Azkarraga

Eibar,1970

1996.an Arte Ederrak Leioan

1996.an Erasmus. Academia de Belle Arti de Bolognian, grabatugintzan aritzeko.

Txikitatik arte giroan murgilduta batzuetan ikusle bezala bestetan, berriz, sortzaile gisa.

Genero narratiboan gustora sentitzen naiz. Estilo eta teknika zabalekoa, era askotako proiektuak, pertsonak eta kontakizunak bait daude. Marrazkia, pintura eta grabatua lantzen ditut gehienbat, hala ere, beste disziplina eta teknika berrien erabileraren jakin-nahia eduki izan dut betidanik. Honek proiektu eta esperientzia ezberdinetara eraman nau. Batzuetan bakarkako proiektu lanetan, beste batzutan pertsona edo eta erakunde ezberdinekin elkarlanean. Erakusketetan ere horrela suertatu da, batzuetan indibiduala, gehienetan kolektiboa.

Aspaldi irakaskuntzan lanetan, artelanaren inguruan. Guzti honen emaitza lehen aipatutako jakin-nahia, kontatu nahia eta ilustratu beharra dira.

Nere web orrialdea: https://leirekareaga.eus

Bibliografia:

  • 2005-2019 Dibujo eskolako erakusketaren tarjetaren diseinua.
  • 2019 Debabarreneko 35. Eskolarteko Antzerki Erakusketa. Eskuliburua.
  • 2006-2007.Eibarko zerbitzu hezitzaileen eskola agenda 2005-2006 .Eibarko zerbitzu hezitzaileen eskola agenda.
  • 2005  “Umetan” Sostoa abesbatzarekin Cd aren ilustrazioak Euskara bizi berritzeko plana.
  • 2004-2005.Eibarko zerbitzu hezitzaileen eskola agenda.
  • 1997 “ El grabado en Eibar” liburuaren azala.
  • 1996 “ Eibarko hegaztiak”, ilustrazioak. Ego-Ibarrak argitaratuta.
2019
2019
2019
2019
2019
2019
2019