Irudigileak

Dani Fano
Dani Fano

Dani Fano Ardanaz Donostian 1968an jaiotako ilustratzaile eta komikigile gipuzkoarra da: 2005 urtetik aurrera Xabiroi komiki aldizkarian koordinatzaile lanak egiten ditu. Ilustratzaile moduan, Ikastolen Elkarterako material didaktikoa egiten hasi zen. Urtxintxa, Eleanitz edo Txanela gisako egitasmoetan. Komikia egiten umore grafikoaren arloan hasi zen Mutxo! (1998-2000), Ardi Beltza (1999-2000) eta Kale Gorria(2000-2002) aldizkarietan, eta 2001 eta 2002 urteen artean Ipurbeltzen Beto asmatzaile pertsonaia marraztu zuen. 2002-2010 urteen artean Elhuyar zientzia eta teknologia aldizkarian Satorrak Ilargian saila egin zuen.

Xabiroi aldizkaria sortu zenetik, 2005 urtean, koordinatzaile lanak egin ditu, eta aldizkari honetan agertu dira gero album formatuan argitaratutako bere 3 lanak: gidoiak eta marrazkia egin zituen TeleAtoi: kalabaza haluzinogenoak (2005ean hasitako saila,albuma 2010ean) eta Anubis 3.0 (2011an hasitako saila,albuma 2012an) lanetarako, eta Kortsarioen Ostatua komikiaren gidoia egin zuen, Guillermo Gonzalezen marrazkiekin(20011an hasitako saila, albuma 2015ean).

2012an El Balanzin aldizkarian Tom Waits-en Pianoa edaten aritu da abestiaren letrarekin istorioa sortu zuen, Harkaitz Canok itzulita, eta urte horretan Rumble aldizkariko azala egin zuen eta elkarrizketa egin zioten.

H28 aldizkarian parte hartu zuen ere. Gaur8 aldizkarian argitaratu dira bere lanak ere.Getxoko Komiki Azokan eta Durangoko Azokan Xabiroiren Stand-ean topatu daiteke beti, eta UEUko ikastaroetan eta hitzaldietan parte hartu izan du ere. Donostiako Komikigunean 3zangotako komiki solasetan parte hartu du moderatzaile bezala, eta antolakuntza lanetan laguntza eman izan du.

Azken urteetan lan pertsonal baten sorkuntzan murgildua dago, Miguel Mármol El Salvadorreko Alderdi Komunistaren sortzaileetako bati buruzko komikia.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

 

Kortsarioen ostatua

Izenburua: Kortsarioen ostatua

Egilea: Dani Fano

Irudigilea: Dani Fano

Argitaletxea: Ikastolen Elkartea

2015

GEHIAGO IRAKURRI
Arrano beltzak beti garaile

Izenburua: Arrano beltzak beti garaile

Egilea: Josu Waliño Pizarro

Irudigilea: Dani Fano

Argitaletxea: Aizkorri

2014

GEHIAGO IRAKURRI
Anubis 3.0: arimaren pisatzea

Izenburua: Anubis 3.0: arimaren pisatzea

Egilea: Fano, Dani

Irudigilea: Dani Fano

2012

GEHIAGO IRAKURRI
TeleATOI. Kalabaza haluzinogenoak.

Izenburua: TeleATOI. Kalabaza haluzinogenoak.

Egilea: Dani Fano

Irudigilea: Dani Fano

Argitaletxea: Ikastolen Elkartea

2010

GEHIAGO IRAKURRI
 Elkano, itsasoak emandako bizitza

Izenburua: Elkano, itsasoak emandako bizitza

Egilea: Gari Berasaluze Ostolaza

Irudigilea: Dani Fano

Argitaletxea: Txalaparta

2008

GEHIAGO IRAKURRI
Donostiatik ipuinetan

Izenburua: Donostiatik ipuinetan

Egilea: Koro Arruabarrena Santos, Itziar Alkorta, Maite Iribar, Amaia Erkizia Rodrigo

Irudigilea: Dani Fano

Argitaletxea: Erein

1989

GEHIAGO IRAKURRI
2017
2017
2017
2017
2017
2017
2017
2017
2017