Irudigileak

Arkaitz Barriola Azaldegui
Arkaitz Barriola Azaldegui

Donostian jaioa, 1975. urtean.

Kazetaritzan eta Arte Ederretan lizentziatua, beti izan dut oso gustuko istorioak kontatzea, hitzez edo irudien bidez. Nire ibilbide profesionala grafista gisa hasi nuen ETBn. Bertan 4 urte eman ondoren, BIT&MINA diseinu-estudioa sortu nuen, eta, orduz geroztik, diseinu-, ilustrazio- eta komunikazio-lanetan aritu naiz buru-belarri. Gustukoen, hala ere, marraztea eta animatzea dut; esan bezala, istorioak kontatzea.

Ilustratzaile gisa, hainbat proiektutan hartu dut parte: Donostia 2016 proiektuaren aurkezpenerako ilustrazioak, HABEren egutegiak, Idazleen Elkarterako Su haietatik hitz hauek liburuxka, EDEBEren ariketa-koadernoak, etab. ETBko gabon-postalak ilustratu eta animatu ditut, edo Uxue Alberdi eta Maite Gurrutxagaren «Besarkada» albumaren promozio-animazioa egin dut. 16 urte dira estudioa sortu nuela, ilustrazioz eta animazioz beteriko urte zoriontsuak.

Bibliografia:

  • Donostia 2016 proiektuaren aurkezpenerako ilustrazioak.
  • Edebe argitaletxearentzak Lhko ikasleentzako lan kuadernoetarako ilustrazioak.
  • Euskadiko Idazleen Elkartearentzat “Su haietatik” liburuxkaren ilustrazio eta maketazioa.
  • www.klasikoentxokoa.com Proiektu honetan animazio guztien zuzendaritza, edizioa eta zenbaiten ilustrazioa.
  • Gabriel Celayaren liburuxkaren maketazio eta ilustrazioak.
  • EITBko gabonetako istorioak.
  • Haurtzaro Ikastolararko kanpainak.
  • HABEren egutegia
  • Sabin Etxea-ko Zehar aldizkarirako hainbat ilustrazio
  • e.a

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

0
0
0
0
0
0
0
0