Ipuin kontalariak

Nerea  Ariznabarreta Izcue
Nerea Ariznabarreta Izcue

Izen artistikoa: NAITA Produkzioak

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 2003

Norentzat kontatzen nagusiki:

Haurrentzat

Kontatzeko lekuak:

Liburutegiak, eskolak, aretoak

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

  • “Mamuak eta beste auzokide batzuk” 2015. Beldurrak eta hauek gainditzeko trikimailuei buruzkoa.
  • “Ezberdin bezain eder” 2017 Ahoz Ahon aurkeztua. Ezberdin izatea onartzea eta ezberdina ezagutzearen ingurukoa, zuzeneko musikaz lagundua.
  • “Bertoko eta urrutiko ipuinak” 2019 Donostiako Musika Hamabostaldian aurkeztua. Gure eta ingukoen ipuin eta siniskerei buruzkoak, zuzeneko musikaz lagunduak.

Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak:

  • Ahoz – Aho 2017, Nazioarteko Ahozkotasunaren jaialdia.
  • Donostiako Musika Hamabostaldia 2018 eta 2019.

Biografia:

2003an hasten da ipuin-kontalaritzan. Geroago, 2008an Zurrumurru Antzerki konpainia sortuko du, bertan aktore eta ipuin kontalari ibilbidearekin jarraituz. En La Lona eta Muyuyay konpainietan ere, kolaboratu eta kontatu du. Esperientziak eta hainbat ikastarok (Paula Caballeira Cabana besteak beste) eman diote formakuntza. Clown, antzerki fisikoa eta musikako ikasketek eman diote formakuntza osagarria, hau dela bide, bere kontaketak gorputz adierazpen, musika eta umoreaz baliatuz egiten ditu.

www.naita.eus