Kontaketan hasitako urtea: 2006
Norentzat kontatzen nagusiki:
Haurrentzat
Kontatzeko lekuak:
Han eta hemen: liburutegietan, eskoletan, kultur etxeetan, auzo elkarteetan, ospitaletan, …“ Idazleak ikastetxeetan” programan ere kontatzen du.
Aurkeztutako ipuin ikuskariak:
Haurrentzako ipuinak dira. Adinari egokituak: Animalien ipuinak, Euskal Herriko ipuinak, Munduko ipuinak, tradizionalak,…Batzuetan liburua erakutsiz kontatzen dut eta bestetan gabe. Panpinak ere erabiltzen ditut. Kamishibai teknika ere erabiltzen dut saio batzuetan, ipuinaren ulermena errazten du eta haurraren arreta mantentzeko lagungarri da.
Biografia:
Hondarribia, 1964
Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Hondarribiko Ama Guadalupekoa ikastetxean(1986-05), Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan.
2006-an umeen mundua utzi gabe eta ipuinak oso gogoko izanik, kontalari bezala hasiko da.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.