Ipuin kontalariak

Koldo Amestoy
Koldo Amestoy

Kontaketan hasitako urtea: 1980

Norentzat kontatzen nagusiki:

Gazte (16, 17 urtetik gorakoak) eta helduentzat.

Kontatzeko lekuak:

Antzoki, kultur etxeko areto, eta barruan, beste edozein gela lasai eta baketsutan.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

IBARXOLA, APANIZE, MAKILARGI, HARRIOLA MARRIOLA.

Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak:

Hazparneko "Hitza Pitz" (89-95), Biarritzeko "Hitzemana" (96-98), Hazparne aldeko "Hitzabil" (99-00) eta, urtero, Frantzian zehar antolatzen diren hainbat festibal, topaketa, jaialdietan / Behin baino gehiagotan Suitza eta Belgikan / Behin, Afrikako Bolikostan eta Québec-en ere.

Bestelako jardunak:

Euskal Herriko hainbat artistekin lan egin nuen ere: Olerkari (Manex Lanatua); Zizelkariak (Mikel Angel Lertxundi, Christiane Giraud,...); Bertsolariak (Xanpun, Txomin Ezponda, Jon Maia, Amets Arzallus, Miren Artetxe,...); Kantariak (Beñat Achiary, Maddi Oihenart, Pantxix Bidart,...); Musikariak (Tre Fontane - Erdi Aroko musika, Bixente Martinez & Oskorri, Pascal Gaigne, Mixel Ducau...); Margolariak (Gonzalo Etxebarria, Bruno Aguerre,...); Dantzariak (Juan Antonio Urbeltz koregrafoa eta Argia dantza taldea)... Bestalde lan egin dut, antzezlan zuzendari gisa, irrati eta telebistetan partaide,...

Biografia:

Koldo Amestoy, bere baitarik abiatu zen kondalari autodidakten belaunaldiko horietako bat dugu. 80. urteetako hasieratik dabil, kondalariaren hitza iratzarriz eszenatoki gainera eramaten, Euskal Herrian, Frantzian eta, frankofonian gaindi denetan. Ikuskizun gehienetan, bere unibertsoaren bi aldeak agertzen dizkigu : Euskal Herriko ipuin eta kondairen mundua, bai eta, bere irudimenetik ateratzen duelarik, gaurkotasunez jositako humanitate baten irudia, ironia eta ausartziaz apaindurik.

Gaztarotik, eszenatokiko arteak, ariketa eta ikastaroen bitartez ezagutu eta lantu zituen, hauen ingurunean murgildu arte (antzerki, bapateko joko, dantza, maskara, musika, kantu, etab.). Euskal antzerki mundua doi bat kurriturik, txotxongiloari ere hurbildu zitzaion. Eta behin, marionetaren bitartez, ipuinarekin topo egin zuen. Ipuin eta kondairak, ahozko literatura zabala, herrikoa eta atzerrikoa, biltzen, irakurtzen eta ikasten hasi zen, autodidakta moduan. Eta holako batez, irratian eta gero, taulagaineko lehen emanaldian bere hitza zuzenean erabiltzeko eta eskaintzeko aukera izan zuen. Hortik aurrera, ikuskizunak eraikitzen, idazten, sortzen eta aurkezten zituela kontalari gisa abiatu zen, herriz herri. Geroztik, bakarrik edo beste artista batzuekin konplizitatean, Euskal Herrian kontalari badabil, euskaraz eta, herritik kanpo aldiz, "conteur" gisa, frantsesez.

Disko bat edo beste grabatu badu, liburu batzu idatzi, bere lan oparo eta ederrena, publikoari zuzenean eta bekoz-beko eskaintzen diona da. Eta funtsezko emaitza lan hori da, gehien gustatzen zaiona.     

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.