Norentzat kontatzen nagusiki:
3-5 urte bitarteko haurrentzat eta 6-12 urte bitarteko haurrentzat
Aurkeztutako ipuin ikuskariak:
Kamishibai saioak: Japoniako ipuinak, ahoz kontatutako ipuin laburrak, "butai" edo antzeztoki ttipi baten laguntzarekin.
Biografia:
Ingeles irakasle Tafallan, Obanosen eta Iruñean 7 urtez. Hezkuntza Departamentuko Euskara Zerbitzuan, Glotodidaktika bulegoan 4 urtez. Egun, EIBZn, prestakuntza-ikastaroak ematen, besteak beste: "Literatur Txokoa", "Ipuin tailerra eta Herri ipuinak" eta "Kamishibai Euskaraz".
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.