Ipuin kontalariak

Jose Mari Carrere Zabala
Jose Mari Carrere Zabala

Kontaketan hasitako urtea: 1992

Norentzat kontatzen nagusiki:

Gazte/Helduentzat.

Kontatzeko lekuak:

Kultur Etxeak, Tabernak, Gazte lokalak, Antzokiak. Kalean ez.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

"Bazen behin..." (1993), "Mingain haragia" (1996), "Igurtzi nazazu, berriro, laztana" (1997), "Kondoi bakoitzak bere istorioa dauka" (1998), "Kontu kontari hori bai bizitzea"(2000), "Izena duen guztia da" (2002).

Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak:

1996, 97, 98, 99, 00, 01: Guadalajarako ipuin maratoian partaide.
1999: Cáceres, Haur eta gazte literaturaren kongresoa.
1999: Chelva (Valentzia), Cuentos a la luz de la lumbre jaialdia.
2000: Corrales de Buelna (Cantabria), Ipuin maratoia.
2001: Logroño, Festival actual.
2001: Alcalá, Cervantes sariaren ekitaldietako ipuin jaialdia.
2001: Cádiz, Ipuin jaialdia.
2001: Oporto, Faladura jaialdia.
2002: Madril, "Jóvenes, noche, alcohol" kongresuan ipuin kontalari.
2002: Bartzelona, "Mosaic de cultures segle XX" jardunaldiak.

Bestelako jardunak:

HIKA aldizkarian eta Euskaldunon EGUNKARIAn antzerki kritikoa.

GARA egunkariko Mugalari literatur gehigarrian kolaboratzilea.

Biografia:

Antzerki mundutik ipuinaren mundura helduta, berehala konturatu nintzen antzekotasunak izan arren, ezberdinak direla. Herri tradizioan mendez mende garatutako narrazioek erakusten duten indarraz harrapatuta mundu zabaleko ipuinak kontatzeari ekin nion. Gure jendartean haurrarekin identifikatzen den jarduna helduena ere badela ikasi nuen hainbat kontalariren ahotik eta gazte zein helduekin izandako esperientziatan. Herri tradiziotik heldu zaigun altxorra egungo jendeari egokitzea izan da neure asmoetako bat; erakutsi nahian ipuina garaietara egokitzen den kultur adierazpena dela. Euskal Herriko zein munduko kultura ezberdinetako ipuinak dira nagusiki nire lanaren oinarria, baina baita ere ipuin propioak. Kontalaritza egungo garaietara egokitzea eta ahozkotasunaren bide ezberdinak arakatzea da nire kezketako bat, beti ere kultur transmisio gisa ulertuta eta, batez ere, denbora pasa bikaina dela erakutsiz, errealitatea ulertzeko fantastikaren aldarrikapena eginaz.

*   Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.