Bakarka eta taldeka kontatzen du
Kontaketan hasitako urtea: 1993
Norentzat kontatzen nagusiki:
Txiki, gaztetxo, gazte eta nerabeentzat aritzen naiz gehienbat, hori baita Sukarrietatik asteburuetan pasatzen diren gazteen perfila. Baina nagusientzako izan ditut handik kanpoko emanaldietariko asko. Nire emanaldietan, adin aniztasuna dela nagusi esango nuke, handi, txiki, guraso zein nerabeak elkarrekin biltzen zaizkit. Batez ere Kalean egiten ditudanean.
Kontatzeko lekuak:
Euskal herrietan zehar. Baina adin eta leku guztietan kontatu dut, kultur elkarte, txoko, udal areto, liburutegi, euskaltegi zein kalean. Leku guztiak dira onak entzulea prest badago. Eta kontalariak zer konta badauka.
Aurkeztutako ipuin ikuskariak:
Kontu Kontari Kantu kantari. Buhamea, Sasirik Sasi. Arrapio, Oles aro, Jaun zuria, Sadako, Gaur dala bihar dala Doniene, Jose Migelen Batela besteak beste
Parte hartutako jaialdiak edo E.H.tik kanpoko jardunak:
• Gernikako Euskalerria Museoan
• Gernikako Bakearen museoarekin
• Urdaibaiko Patronatoarekin
• Kultur Leioarekin
• Leioako Euskara teknikariarekin Oles aroa dela eta
• Korrika Kulturalean azken bost edizioetan
• Bermeko Liburutegiarekin bi urtez irakur zaletasuna suspertzen.
• Topagunea
• Berbaro elkartearekin Durangoko liburu eta disko azokan
• Olentzero dela eta Barakaldoko Udalarekin azken hiru urteotan
• Lezamako Udalarekin Donienak direla eta.
• Albokari egunean bi urtez, Arrapio emanaldiarekin (Albokaren istorioa)
• BIE Bizkaiko ikastola elkartearekin Lekeitioko Antzerki kolonietan
Biografia:
Jendaurrean kontalari 1993an hasi nintzen, Edorta Jiménez lagunak BBKak Sukarrietan duen egoitzan, antolatzen dituen aste buruetako egonaldietan kontatzeko aukera eskaini zidanean. Harrezkero, hamasei urtez urritik ekainera larunbatero Bizkaiko umeekin kontu kontari eta kantu kantari ari naiz.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.