Ipuin kontalariak

Ana  Apika
Ana Apika

Bakarka eta taldeka kontatzen du

Kontaketan hasitako urtea: 1997

Norentzat kontatzen nagusiki:

Haurrentzat.

Kontatzeko lekuak:

Liburutegiak, kultur etxeak, ludotekak, eskolak, leku itxi eta lasaietan kontatzen du. Parkeak, museoak, festak... ere gustatzen zaizkio. Egia esateko edozein lekutan kontatzen du.

Aurkeztutako ipuin ikuskariak:

2006 PAPEREZKO ZIRKUA
2011 ALBUM FAMILIARRA
2004 MOZORRO JAIA
2003 EUSKAL SORTA
2003 IPUIN-OPARI
2003 KLIK-KLAK
2004 NI NEU- ZU ZEU
2007 KOLOREZ ESTALI
2008 MUNDU BIRA
2009 TUTTI-FRUTTI
2010 MUNDU BERRI

Biografia:

1997. urtean jaio nintzen ipuinak kontatzen diren mundura, istripu larria izan eta sendatzen denbora dexente eman ostean.

Egun horretan berriz jaio nintzela esaten dute eta baliteke egia izatea, nik horrela bizi ez arren.

Nere errepertorioa istorio eta ipuin ezberdin mordoxka batek osatzen du, baina gehien eman izan didaten ipuinak errepikatzera jotzen dut.

Ipuinak denboragabeak dira, ez dute adinik, eta gugan barneratzen dira nere herriko zirimiria baino are gehiago, eta ez da gutxi.

Umeek liluratu egiten naute eta batez ere umeentzat kontatzen dut, 3 urtetik aurrera eta 12, 14 edo 16ra bitartean, motaren arabera.

Haurtxoak bai munduari irekiak, benetazkoak, egiaren bilatzaileak... eta horixe da nere ipuin emanaldietan helarazi nahi dudana, egia; sentimenduen egia, eskaintzaren egia, kontatzea benetazko egintza izan dadila eta horrexegatik izan dadila interesgarri, zerbait eskainiz, emozioa, sentimendua, bizipena...

APIKA da gure talde txikiaren izena.

APIKA da ere gure txoko txikiari ematen diogun izena, bulego, entsaio-leku, ikasketa-leku, ikerketa-leku, sorkuntza-leku...

APIKA Leire Basarrate eta nik neuk osatzen dugu. Eta hementxe gaude, antzerki, ipuin eta pailazokerien mundu honetan, eta moldatzen gara bai, nahiko ondo dihoakigula esan dezakegu.

Ipuinen, umorearen eta antzerkiaren bitartez, bai Hezkuntza Legeetan agertzen diren helburu eta balioak, bai pertsona gisara defendatzen ditugun helburu eta balioak, landu daitezkeen uste osoarekin lan egiten dugu. Guztiz present dugu haurrekin lan egiterakoan zer igorri “nahi diegun” eta badakigu ere “nahi gabe” zer igortzen diegun arreta handiz aztertu beharra dagoela. Hala, egiten dugunaz kontzienteago gara eta behar izanez gero zuzenketak egiteko aukera daukagu, formakuntzan dauden izakiekin lanean ari baikara eta hezitzen ari baikara.

Eta bukatzeko (edo hasteko) istorio baten zatitxo bat: " .- Kax, Kax Sar naiteke? Azken gonbidatua naiz eta. Eta bat batean Iratiren gela kolorez bete zen: gorri disdiratsuaz, urdin disdiratsuaz, berde disdiratsuaz eta goibel disdiratsuaz.

Curriculuma:

Ana Rodriguez

Pedagoga, Aktoresa, Pailazo eta Ipuin Kontalaria. Bilbon jaioa 1968an.

Pedagogia Lizentziatua, Euskal Herriko Unibertsitatean (1991).

Haur eta Gazte Aisialdirako Monitore eta Zuzendaria. Suspertzailea.

Antzerkigintza ikastaroak: Interpretazioa, Ahots, Mugimendua, Performance teknika, Zirkua, Inprobisaketa, Klown, Bufoiak, Maskara neutroa eta larbaria, Antzezteko teknikak  (Virginia Imaz, Jesús Jara, Eric de Bon’t, Ander Lipus, eta Johnny Melville irakasleen artean), eta Bilboko Artebi Antzerkigintza Eskola.

Aktore bezala Hirukik(1994-2003), Artebik (2004-2006), Mad Science-k (2006) eta Sol y Tierra-k (2007) antolatutako zenbait ikuskisunetan parte hartu du. Belatrix taldearekin “Operas contadas” egitasmoan ere parte hartu du (2003-2005).

Ipuin Kontaketa eta Haur Susperketari buruzko ikastaroak eman ditu zenbait eskola eta kultur etxetan. APIKAn eta Hirukin 15 inguru Ipuin Kontaketa eta Antzezlan desberdinak sortu eta zuzendatu ditu. APIKA sortu zuen (2003) eta beste batzuekin Hiruki taldea (1994).

AEDAko kidea. Estatu mailan ahozko narratzaile pfofesionalen elkartea KONTALARIAK kidea.

Euskal Herriko ahozko narratzaileen elkartea.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.