Lekeitio, 1962. Magisteritza eta Euskal Filologia ikasi, eta irakaskuntzan eta testuliburugintzan aritu zen hainbat urtetan. Helduentzat nahiz haur eta gazteentzat idazten du.
Kritikaren saria jaso zuen 2001ean eta 2011n Azalaren kodea eta Bitsa eskuetan poema-liburuengatik; eta Euskadi saria hiru aldiz Itsaslabarreko etxea (2002), Urtebete itsasargian (2006) eta Errepidea (2011) gazte-nobelei esker.
Halaber, Mila magnolia-lore albuma 2012ko IBBYren Ohorezko Zerrendan ageri da.
Bere azken lanak, Kristalezko begi bat nobelak, 2013ko Beterriko Liburua saria jaso du.
Han-hemengo literatura-topeketetan parte hartu du, hala nola Dublin Festival Writers-en 2003an, Vjlenicako XXI. Literatura Jaialdian (Eslovenia, 2006), Edimburgeko Liburu Jaian 2007an, Vienako Cervantes Institutuan (2008), Santa Bárbara eta Renoko Basques Studies Centres-en (2008), Frankfurteko Liburu Azokan (2009) eta Pabeko Deux Pennents Jardunaldietan (2012).
Ohorezko aitortzen artean, Lauaxeta saria (2007) eta Rosalia de Castro (2012) aipatu behar.
Bere testuetako batzuk hainbat hizkuntzatara eta braillera itzuli dituzte.
Euskaltzain urgazlea da 2006tik.
Tarteka, haur literaturako ipuinen itzulpenak egiten du, baita euskaraz irakurtzeko fikziozko narrazioak (ARIAN proeiktua, Elkar)
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
Izenburua: Itsasoaren atea
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Maite Gurrutxaga Otamendi
Argitaletxea: Elkar
2021
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Katta mendian
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Lotura Films
Argitaletxea: Elkar
2019
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Tipi-tapa-tipi ilunabarrean
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Denonartean
2016
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Bihotzak dun-dun
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Enrique Morente
Argitaletxea: Elkar
2015
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Ros
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Estibalitz Jalón Martínez
Argitaletxea: Erein
2015
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Errepidea
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Aitziber Alonso Pikabea
Argitaletxea: Erein
2010
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Mila magnolia lore
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Gero
2010
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Olatu guztien gainetik
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Enrique Morente
Argitaletxea: Ibaizabal
2009
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Izar bat zopan
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Giltza
2008
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Zer da, ba, maitasuna?
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Concetta Probanza Arrizabalaga
Argitaletxea: Elkar
2008
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Supositorioak otsoarentzat
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Eider Eibar Zugazabeitia
Argitaletxea: Giltza
2006
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Urtebete itsasargian
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Argitaletxea: Elkar
2006
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Etxe bitan bizi naiz, eta zer?
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Jokin Mitxelena
Argitaletxea: Elkarlanean
2003
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Nola zuzendu andereño gaizto bat
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Maria Espluga
Argitaletxea: Giltza
2003
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Joanes eta bioletaren bihotza
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Manuel Ortega
Argitaletxea: Elkarlanean
2002
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Bisita
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Irudigilea: Cristina Fernández Blanco
Argitaletxea: Baigorri
2001
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Itsaslabarreko etxea
Egilea: Miren Agur Meabe Plaza
Argitaletxea: Aizkorri
2001
GEHIAGO IRAKURRI