Idazleak

Junkal Lertxundi Panadero
Junkal Lertxundi Panadero

Junkal Lertxundi Panadero (Donostia, 1973)

“Arraiak uretan bezala: Horrela dagoena bere habitat naturalean dago eta ezin da hobeto egon.”

Beti izan dut gogoko istorioak entzun eta kontatzea.

Majisteritza eta Pedagogia Ikasketak bukatu eta berehala hasi nintzen Donostiako Santo Tomas Lizeoan lanean. Zorionez, urte haietan Itziar Zubizarreta idazle eta dinamizatzailea Lizeoko irakasle taldearekin elkarlanean aritu zen eta hark ikasleengana modu ludiko, sortzaile eta komunikatiboan heltzen erakutsi zigun. Bitartean nire idazle grina Yolanda Arrieta, Mariasun Landa edo Harkaitz Cano eta Aitziber Alonso (BIKO-TEKA tailerraren 8.edizioan idazle bezala parte hartu dut) sormen tailerretara joaten asetu dut.

Haur eta gazte literaturan sakontzeko asmoz Galtzagorri elkarteko irakurketa tailerrak deskubritu nituen. Elkarteko kide egin eta 2017.urteaz geroztik Galtzagorriko irakurketa mintegiko kide naiz eta Galtzagorrik EHUrekin batera antolatutako “Haur eta Gazte Literatura eskolan” ikastaro osagarria egina dut, baita ikastaro honen harira EHUn antolatu ziren “Esperientziak partekatzen” jardunaldietan hizlari bezala parte hartu ere.

Arrantzale bat izan dut bidelagun nire bizitzan, eta arrantzale izatea lanbide bat baino haratago sentimendu bat dela deskubritu nuenean, Ainhoa Aramburu Urruzola ilustratzailearekin batera Itsas Kulunka (2018) album ilustratua sortu nuen, Donostiako Itsas Museoaren laguntzaz argia ikusi zuen obra.

Ikaselkar argitaletxeak sortu duen KIMU proiektuko Euskara eta Literaturako arduraduna naiz, heziketa literarioa geletara eraman eta irakasle lanbidea eta literaturzaletasuna uztartzeko aukera eman dit. KIMU proiekturako Ikaselkar argitaletxearekin Itsas haizea dabil (2021) album ilustratua argitaratu dut Asier Iturralde (Gaston) ilustratzailearekin elkarlanean (JUUL saria ilustratzaileari 2023an, JUUL saria albumari 2024an) eta Adi Seinaleari! (2022) postal bidezko ipuina Leire Salaberria ilustratzailearekin.

Egiten dudan lanarekin gozatzen dut, eta besteek goza dezaten bilatzen dut, bizitzan hartu ditudan erabaki guztiek momentu honetan nagoen lekuan egotera eraman nautela sentitzen dudalako. Arraiak uretan bezala.

Itsas Haizea dabil

Izenburua: Itsas Haizea dabil

Egilea: Junkal Lertxundi Panadero

Irudigilea: Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza GASTON

Argitaletxea: Ikaselkar

2021

GEHIAGO IRAKURRI
Itsas kulunka

Izenburua: Itsas kulunka

Egilea: Junkal Lertxundi Panadero

Irudigilea: Ainhoa Aramburu

2018

GEHIAGO IRAKURRI