Idazleak

Ixabel Millet Heyries
Ixabel Millet Heyries

Paris, 1958

23 urte nituela etorri nintzen Euskal Herrira eta euskaldundu nintzen. Egun, Etxalarren bizi naiz eta ipuin kontalaria naiz. Hamairu urte eman nituen irakaskuntzan, hizkuntza irakaskuntzan, hain zuzen ere, teknika sortzaileetan oinarritutako metodo propioak sortuz (olerkigintzarako, ipuigintzarako, antzerkirako, etab.)

1992tik geroz prestakuntzan aritu nintzen. UEUko kidea naizen aldetik, hainbat ikastaro eman nituen Glotodidaktika erta Psikologia sailetan. Horretaz gain, irakaslegoaren formakuntzan ere aritu nintzen, EHUk antolaturiko Euskalduntze eta Alfabetatzerako diplomaturan didaktika (sugestopedia) eta talde fenomenoak (komunikazioa, motibazioa eta talde dinamika) landuz. Begiraleen prestakuntzari dagokionean, musika animaziorako teknikei buruzko ikastaroak ere eman nituen.

Itzulpengintzan ere aritu izan naiz, ahozkoan, bat-batekoan zein idatzian. Horretaz gain, XXIII. Edizioko Bilboko Gabriel Aresti ipuin lehiaketan epaimahaikidea izan nintzen. Gaur egun, hainbat lekutan aritzen naiz ipuin kontalaritzan, “Idazleak Ikastetxeetan” programan, ikastoletan, liburutegietan, ikastetxeetan, kulturguneetan, etab.

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Bibliografia

  - Kanturik gabeko herria. Baigorri 2002

  - Jainko-Jainkotsek ez dakite dena. Baigorri 2003

  - Bidasoa (beste bi egilerekin). Irudi, SL eta Nafarroa oinez 2006

  - Hotzburuan. EIE. 2006

Izarren hautsa

Izenburua: Izarren hautsa

Egilea: Ixabel Millet Heyries

Irudigilea: Maddi Irazoki

Argitaletxea: Denonartean

2016

GEHIAGO IRAKURRI
Jainko-Jainkosek ez dakite dena

Izenburua: Jainko-Jainkosek ez dakite dena

Egilea: Ixabel Millet Heyries

2003

GEHIAGO IRAKURRI
Kanturik gabeko herria

Izenburua: Kanturik gabeko herria

Egilea: Ixabel Millet Heyries

Argitaletxea: Baigorri

2002

GEHIAGO IRAKURRI