Amaia Egidazu Arrube (1981) Durangon jaio zen eta Berrizen bizi da orain. Umetatik izan du naturarekiko begirunea, eta zaletasun horrek Biologia ikasketak aukeratzera eraman zuen.
Ingurumena eta energia berriztagarrien sektorean lan jarduera desberdinetan aritu ondoren, haurren garapen prozesuekiko interesak pedagogia aktiboen formakuntzetan murgiltzera bultzatu zuen.
Egun, amatasuna eta haur txikien bidelagun lana uztartzen ditu eskola aktibo batean. Txikienentzako ipuin kontaketan eta irakurketa klubak bideratzen ere dihardu.
Gaztetatik ditu gustuko arte plastikoak eta sormen-lanak. Dorotea izan da idatzi eta ilustratu duen lehen liburua (2021). Bestalde, Tamara Chubarovsky-ren errima-sortak eta ipuinak euskarara itzuli eta moldatu ditu.
Izenburua: Poltsikorako poemak
Egilea: Amaia Egidazu Arrube
Irudigilea: Amaia Egidazu Arrube eta Saroa Bikandi Lopez
Argitaletxea: Hegoak
2022
GEHIAGO IRAKURRIIzenburua: Dorotea
Egilea: Amaia Egidazu Arrube
Irudigilea: Amaia Egidazu Arrube
Argitaletxea: Pamiela
2021
GEHIAGO IRAKURRI