Bitartekariak

Pello Aņorga
Pello Aņorga

Donostiako Irakasle Eskolan ikasi ondoren, irakasle lanetan aritu zen Oiartzungo Ikastolan (1976-86), espresiobide ezberdinak landuz: plastika, antzerkia, musika...

Ikastola utzi (1986) eta ipuinak kontatzen hasiko da buru belarri: batzuetan bakarrik eta bestetan marrazkilariek edota musikalariek lagunduta, aitzindari izango dena (Euskal Herrian, behinik behin), bibliotekako "ipuin-ordua"-rekin. Bidebatez, Mondragon Unibertsitatean, Eskoriatzako Irakasle Eskolan (Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatea gaur egun), Haur Liburu Mintegiaren sortzaileetako bat izan da, eta, haur liburu animaziogintzan hainbat proiektutan parte hartu du: lehen Haur Liburu Aretoak diseinatzen (Getxo, Durango, Amurrio, Legazpia...), Galtzagorri sortzen, Irakur Gidak plazaratzen, Kukuluma edo Kukumira aldizkariak argitaratzen, ipuin kontaketari buruzko ikastaroak eskaintzen (erakunde, unibertsitate, udaletxe eta elkarte desberdinei ). Idazle modura, haur literatura landu du, ipuina, batik bat; poesiaz ahaztu gabe; eta albuma.

Sariak ere lortu ditu. Besteak beste: 1. Etxepare saria, album ilustratuentzat (2007), edota Haur eta Gazte literaturako Euskadi saria (2008).

 

* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.

Poesia errezitaldiak:

  • Poesiarekin hasteko saioak. 3-7 urtekoentzat.
  • Idazketa tailerrak.
  • Ipuinak asmatzeko saioak. 3-8 urtekoentzat.

Guraso/Irakasleentzako formazio tailerrak:

  • Ipuinak kontatzeko ikastaroak.
  • Lotura afektiboak sortzen. hizkuntzaren transmisioa. 0-6 urte.
  • Elkar entzuteko eta espazioak eraikitzen. Hitzak, liburuak eta objektuak. 0-7 urte.
  • Ipuinak asmatzeko saioak. 0-7 urte