Iruñean jaioa, 1969an. Euskal Filologian (Deustuko Unibertsitatea) eta Gizarte eta Kultura Antropologian (Euskal Herriko Unibertsitatea - EHU) lizentziatua; Hizkuntza Plangintza Graduondoko Unibertsitate diplomaduna (EHU); Gizarte eta Kultura Antropologian Ikasketa Berezituen Goi Mailako Diploma (Universitat Autònoma de Barcelona) eta soziolinguistikan doktoregaia.
1998tik 2000bitartean Udako Euskal Unibertsitateko Soziolinguistika sailaren arduraduna.
2001etik 2003ra Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria.
2003tik orain bitartean irakasle elkartuan Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUPeko) Filologia eta Hizkuntzaren Didaktika Sailean.
2003tik HIZNET hizkuntza plangintza graduondokoan irakaslea.
2006tik euskaltzain urgazlea.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.
2003tik orain bitartean NUPeko Irakasletza Diplomaturako Haur Literatura irakaslea Haur eta Lehen Hezkuntza espezialitateen euskarazko lerroetan.