Bitartekariak

Imanol Mercero
Imanol Mercero

Imanol Mercero naiz (Pasaia, 1969), irakurzalea afizioz, eta irakur-zirikatzaile ofizioz. Eskura dudan titulu nagusia, Euskal Filologian lizentziatua, Gasteizko EHUko Letren Fakultatean ikasiz lortu nuen, baina baditut beste ikasketa batzuk ere arloarekin lotuta, hala nola, Liburuzain laguntzaile UNEDen, eta irakurzaletasuna sustatzeko ikastaroak, bai UEUn bai EHUn.

Gaur egun Galtzagorri Elkartearentzat hainbat egitasmotan lan eginez betetzen dut lanaldi ia osoa, gordetzen diedalarik ikerketa, ikastaro, eta hitzaldiei beren tartetxoa.

Nire irakur-zirikatzaile aldartea aspaldi hasi zen, 90eko hamarkada hasieran Zintzilik irratian paperezko edozer irakurtzen hasi nintzenean, hainbat lagunekin batera Bixar Barikua irratsaioan, ondoren, milurteko berriarekin Hala Bazan irratsaioetan jarraipena izan zuena. Gero etorri ziren Websterren ipuinekin egin nituen ikerketak (EGAN 2006-I, II), eta 2006tik aurrera Galtzagorri elkartearekin dudan harremana.

Ahaztu gabe, 2008ko urriaren23az geroztik, BERRIA egunkarira 3000 karaktere bidaltzen ditudala Haur eta Gazte Literatura atalerako, hamabostean behin.

 

  • 2019-2014 Gasteizko IRALEn hitzaldiak, “Bost ohar Haur eta Gazte Literaturari buruz” izenburupean.
  • 2019 Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako ELK (Eskolako Literatur Kanona) egitasmoaren aditu-aholkulari taldeko partaidea.
  • 2018 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2018 Gasteizko Lakua BHIko irakasleei emandako “Gazteen irakurtzeko zaletasuna” ikastaroan partaide.
  • 2018-2015 Eibarko IRALEn hitzaldiak, “Bost ohar Haur eta Gazte Literaturari buruz” izenburupean.
  • 2018 Donostiako Liburuzainei “Liburuzaina ispiluaren aurrean” ikastaroa, Mireia Delgadorekin batera. Nire partea EHko Haur eta Gazte Literaturaren historia garaikideko hainbat mugarri aurkeztea izan zen.
  • 2017 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2017 Zeanuriko Eskolako gurasoei ikastaroa, literatur aholkuak emanez, Iñaki Markotegirekin erdibana.
  • 2016 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2016 Anoetako Kultur Etxean gurasoei ikastaroa, literatur aholkuak emanez, Iñaki Markotegirekin erdibana.
  • 2016 Uharten Nafarroako irakasleei “Haurren irakurtzeko zaletasuna-Irakasleak konplize” ikastaroa, Oihana Etxegibelekin erdibana.
  • 2016 ALDEE erakundeak antolatutako “Liburuzaina ispiluaren aurrean” iakstaroan hizlari, Iñaki Markotegirekin erdibana. Nire partea EHko Haur eta Gazte Literaturaren historia garaikideko hainbat mugarri aurkeztea izan zen.
  • 2016 Hazparnen Iparraldeko liburuzainei hitzaldia, EHko Haur eta Gazte Literatura Garaikideari buruz.
  • 2015 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2015 Anoetako Kultur Etxean gurasoei ikastaroa, literatur aholkuak emanez, Iñaki Markotegirekin erdibana.
  • 2015 Altzako Kultur Etxean gurasoei ikastaroa, literatur aholkuak emanez, Iñaki Markotegirekin erdibana.
  • 2014 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2014, 2015 eta 2016 EHUko irakasle eskolan hitzaldia Haur eta Gazte Literaturaren dinamizazioari buruz, Eider Perezek gonbidatuta.
  • 2014 Donostiako Berritzegunean liburuzainei “Ezinbesteko irakurketak” hitzaldia.
  • 2014 EHUren Udako Ikastaroetan hizlari Irakurzaletasun Bitartekariei emandako formakuntza praktikorako jardunaldieetan.
  • 2014 Asteasuko Eskolak antolatua, gurasoei hitzaldia irakurketa gomendagarriei buruz.
  • 2013 Eskola txikien elkarteak antolatua “Irakurketa kanonikoak” hitzaldia.
  • 2013 Zaldibiako Guraso elkarteak antolatuta, hitzaldia irakurzaletasunaz.
  • 2013 Txantreako Guraso elkarteak antolatuta hitzaldia irakurzaletasunaz.
  • 2012 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2011 Zumarragako kultur etxeak antolatuta, “Liburuen hautapenerako eta irakurketarako teknikak” ikastaroa eman nuen, lau arratsaldez.
  • 2011 Egiako Aitor ikastolak antolatuta, “Liburuen hautapenerako eta irakurketarako teknikak” ikastaroa eman nuen, lau arratsaldez.
  • 2011 Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Sarian epaimahaikidea.
  • 2010 Bilboko Alhondigan hitzaldia eman nuen Galtzagorriren liburu ibiltarien egitasmoa azaltzen.
  • 2010 Intxaurrondoko Intxaurrondo Hegoa eskolak antolatuta, “Liburuen hautapenerako eta irakurketarako teknikak” ikastaroa eman nuen, lau arratsaldez.
  • 2009, 2010 eta 2011 urteetan, Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Erakundeak (OEPLI) Literatura Sorkuntzako Lazarillo Sarian epaimahaikidea.
  • 2009 Asteasuko Guraso elkarteak antolatutako hitzaldia eman nuen irakurketa gomendagarriei buruz.
  • 2009 Antzuolako Kultur Etxeak antolatutako hitzaldia eman nuen irakurketa gomendagarriei buruz.
  • 2008 Bilboko Abandoko berritzegunean “Ahozkotasuna eta ipuin klasikoak” ikastaroa eman nuen, lau arratsaldez.
  • 2007-2008 Zeberion “Ipuinak josten ikasteko” ikastaroa gidatu nuen, ikasturtean zehar.
  • Euskal Herriko Haur Literatura garaikidearen historia, idazleak banan bana.
  • Liburu gomendioak, gurasoei zein profesionalei.
  • Oinarrizko gomendioak, gurasoei zein profesionalei.
  • Hitzaldiak eta ikastaroak, eskatzailearen neurrira.