Asun Agiriano naiz (Arrasate, 1963), Donostiako Euskal Herriko Unibertsitatean Filosofian lizentziatura ikasketak egin nituen, Bibliotekonomia hainbat ikastaroa egin ditut eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan Haur eta Gazte Literatura Masterra. 1992tik Arrasateko udal bibliotekan irakurketa sustatze lanetan nabil.
Galtzagorri elkartean jardun dut sorreratik, 2006-2011 aldian lehendakari lanetan. Behinola aldizkariaren erredakzio batzordeko partaidea naiz, 2008az geroztik.
Gara egunkarirako literatura kritikak idatzi ditut, eta kolaboratzailea izan naiz telebistako zenbait saiotan, Ipupomamua, Sautrela eta Arte[faktua]. Ibilbide luzean, haur-gazte literaturari, liburutegiei eta irakurketari buruzko artikuluak argitaratu ditut.
Afizioz eta ofizioz haur eta gazte literatura zalea naiz, liburu gida gomendagarrien zerrendak egitea dut gustuko eta literatura solasaldietan parte hartzea, baita nazioarteko haur liburu azoketara bidaiatzea ere.
* Segurtasun arrazoiak direla medio, profesional honen datu pertsonalik ez duzu aurkituko web gune honetan. Hala ere, horiek eskuratu nahiko bazenitu Galtzagorrira dei dezakezu (Telf: 943471487) edota email bat igorri (galtzagorri@galtzagorri.eus) eta ahal dugun guztian lagunduko dizugu.