Bitartekariak

Amaia Serrano Mariezkurrena
Amaia Serrano Mariezkurrena

(Donostia, 1984).

Lehen Hezkuntzan eta Atzerriko Hizkuntzan diplomatua eta Euskal Filologian lizentziatua. 2019an "36ko Gerra euskal nobelagintzan: Memoria Ikerketak narratologia kulturalaren ikuspegitik” doktorego tesia defendatu zuen.

Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasle izan da, baina 2014tik aurrera EHUko Hizkuntzaren eta Literaturaren Saileko irakaslea da Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatean egiten du lan.

Argia aldizkarirako liburu kritikak egin ditu, eta literatura ikertzailea da. Heziketa literarioari buruzko ikastaroak eman ditu UEUn (Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan), baita Eusko Jaurlaritzak antolaturiko irakasleen formakuntzarako Prest Gara ikastaroetan ere. Horrez gain, testu liburuetarako literatura irakasteko materiala sortu du, eta euskal haur eta gazte literaturaren inguruko zenbait artikulu idatzi ditu, Egungo Euskal Haur eta Gazte Literaturaren Historia (EHU, 2011) eta Egungo euskal komikiaren historia (EHU, 2017) liburu kolektiboetarako.

Formazio saioak:

Heziketa literario abigarren hezkuntzan: genero-irudikapenak eta identitate sexualak euskal literaturan ikastaroko koordinatzailea eta irakaslea, Ibon Egañarekin batera (UEU, Eibar, 2020)

Euskal kultur sorkuntza eta Kritika Feminista graduondoko Irakaskuntza moduluaren koordinatzaile eta irakasle (EHU, 2019/2020)

– “Hamabosgarren saioa: komikiak” saioa Haur eta Gazte Literatura Eskolan formakuntza osagarriaren barruan (Galtzagorri Elkartea eta EHU, Donostia, 2019/2020 ikasturtea)

– “Komikiari begiratzeko modu berriak: haur eta gazteen literatur ohiturak suspertzeko bideak” saioa, Iratxe Retolazarekin batera (Galtzagorri Elkartea, Donostia, 2018)

Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan ikastaroko koordinatzailea eta irakaslea, Iratxe Retolazarekin batera (UEU, Eibar, 2016)

– “Testu literarioak lantzeko estrategiak eta baliabideak”, Prest Gara irakasleentzako etengabeko prestakuntza, Iratxe Retolazarekin batera (Bilbo, 2016)

Euskal Literaturaren irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan ikastaroko koordinatzailea eta irakaslea, Iratxe Retolazarekin batera (UEU, Eibar, 2015)

Komikigintza eta literaturaren irakaskuntza ikastaroko koordinatzailea, Iratxe Retolazarekin batera (UEU, Eibar, 2014)

 

Haur eta gazte literaturari buruzko hitzaldiak:

Haur eta Gazte literaturari buruzko I jardunaldia: “Memoriaren ertzak: Haur eta Gazte Literatura 36ko Gerrari begira” (Leioan, 2019)

XX Congreso Internacional de la SEDLL: “Periferiako ahotsak memoriaren geografian” (Bilbo, 2019)

 

Haur eta gazte literaturari buruzko argitalpenak:

DBHrako komikien sailkapena (2020/2021 ikasturtea, EIBZ), Asun Agirianorekin batera.

Nola landu euskal literatura ikasgelan? (HikHasi aldizkaria, 236, 2019)

– Serrano, A. (2017). “Patxi Gallego: Pololoak (2004, 2006, 2009)” in I. Retolaza (arg.). Egungo euskal komikiaren historia (221-245). UPV/EHU.

– Lasarte, G. & Serrano, A. (2016). “Maskulinitate berriak Euskal Haur eta Gazte Narratiban: Matias Ploff-en erabakiak, Alex eta Kea airean bezala eleberrietako pertsonaiak biluzten”. Euskera 61, 515-549.

Zer garrantzia du literatura heziketak eta zein dira horren gakoak, Iratxe Retolazarekin batera (HikHasi aldizkaria, 185, 2014)

– Serrano, A. (2012). “Mariasun Landaren literatura, haur eta gazteentzako ezohiko irakurketa eremuak”, Tantak 24, 119-150.

– Serrano, A. (2011). “Mariasun Landa: Krokodiloa ohe azpian (2002)” in X. Etxaniz eta M. Lopez (arg.). Egungo euskal haur eta gazte literaturaren historia (169-180). UPV/EHU.

 

Material didaktikoa:

– 3. DBHko ERAGIN Euskara eta euskal literatura ikaslearen libururako literatura ataleko sei unitate (Hariadna editorial, Santillana, 2015)

– Koldo Izagirreren Dumitru nobelaren proposamen didaktikoa (EIBZ), Iratxe Retolazarekin batera

– Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez (EIBZ) Iratxe Retolazarekin batera

– Gabriel Arestiren Harri eta herri (EIBZ), Iratxe Retolazarekin batera

– Komikia irakurtzen trebatzeko gakoak Bigarren Hezkuntzan

– Heziketa literarioa bigarren hezkuntzan: irakurketa estrategiak eta baliabideak

– Testu literarioak genero ikuspegiaren arabera irakurtzeko tresnak