Euskal literaturan doktorea da (2020), eta 2016az geroztik Euskal Herriko Unibertsitatean dabil irakasle gisa, Gasteizko Hezkuntza eta Kirol Fakultatean. Hizkuntzaren eta literaturaren didaktikan dihardu, bereziki literaturaren irakaskuntza eta irakurzaletasuna landuz. Eremu akademikoan, euskal poesiaren, memoria historikoaren eta gazte literaturaren inguruko artikuluak argitaratu ditu, besteak beste. Dibulgazio eremuan, berriz, literatur kritikaren esparruan eta irakurle taldeetan mugitu izan da. Oroz gain, ikasle izaten jarraitzen du.
2020an, irakurzaletasunaz aritu da Galtzagorrik eta EHUk antolaturiko Haur eta Gazte Literatura eskolan ikastaroan.
2018tik, euskarazko gazte literaturaren inguruko iruzkin kritikoak argitaratu ditu LIJMIren baitan.
2016an, Literatura Unibertsala (Batxillergoa 1) testu-liburua ondu zuen Iñaki Aldekoa, Itziar Gillenea eta Mari Jose Olaziregirekin batera. Donostia: Erein.
2016tik, Lizardi Sariaren epaimahaikidea da.
2013tik, Zarauzko Paperezko Lagunak irakurle klubaren gidaria da.
2013tik, euskal poesiaren erredaktorea izan da Caravansari (poesía contemporánea en lenguas peninsulares) aldizkarian.
2014-2018 bitartean literatur dibulgatzaile gisakolaboratu zuen Euskadi Irratian eta Info7 irratian.
2012-2017 bitartean Berria egunkariko literatur kritikaria izan zen.