Lege oharra

1. Identifikazio-datuak
Uztailaren 11ko 34/2002 Legea (Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa) betetzeko, jakinarazten da https://www.ibbygaltzagorri.eus webgunea Galtzagorri Elkartearen titulartasunpekoa dela. Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura Elkarteak Donostian du egoitza, Zemoria 25. Zenbakian. Berari dagokion IFK hauxe da: G20627618. Webgunearen titularrarekin edozein komunikazio elektroniko izateko, komunikazioa helbide honetara igorri beharko da: galtzagorri@ibbygaltzagorri.eus


2. Xedea
Galtzagorri Elkarteak erabiltzaileen esku jartzen ditu webgune honetako edukiak. Webgunea erabiltzeak erabiltzaile izatea dakar, eta horrek esan nahi du webgunera sartzean indarrean dauden baldintza orokorrak onartzen direla.

3. Jabetza intelektuala
Galtzagorri Elkartea da webgune honen jabea, eta bere titulartasunpekoak dira hor jasotako eduki ezberdinak: bertako orrialde, pantaila, informazio, itxura zein diseinu, produktu eta zerbitzu, marka, logo, lelo eta gainerakoen jabetza-eskubideak ere, Galtzagorri Elkartearenak dira, non eta ez den bestelakorik adierazten.
Web gune honetan sartzea eta bertako informazioari zeinahi erabilera ematea, hain zuzen, erabiltzailearen eta soilik erabiltzailearen erantzukizunpekoak izango dira. Hala, informazioa web gunearen helburuarekin bat eginda erabiltzeko konpromisoa hartu beharko du erabiltzaileak.
Erabiltzaileak ezingo dio eman, beraz, legez kontrako erabilerarik web guneko informazioari. Bide beretik, ezingo du web guneko informatika-sistemei kaltea eragin diezaiekeen ekintzarik egin.
Erabiltzaileek galarazita izango dute eduki faltsuak edo okerrak txertatzea edo jakinaraztea; esan nahi baita, ezingo dute eman Galtzagorri Elkartea, beste erabiltzaile batzuk edo hirugarrenak nahasteko moduko edukirik. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra.
Ezin da erabili hirugarrenen datu pertsonalik, euren baimenik gabe. Era berean, debekatuta dago hirugarrenen identifikazio-datuak erabiltzea, beste pertsona edo entitate baten tokian jartzeko asmoz.
Galtzagorri Elkarteak ahalegin handia egiten du web gunean argitaratzen diren edukietan akatsik egon ez dadin. Beraz, beretzat gordetzen du noiznahi horiek aldatzeko eskubidea. Galtzagorri Elkarteak espresuki uko egiten dio web gune honetako edukietako akats edo hutsegiteengatiko erantzukizunari eta baita horien egiazkotasun-, zehaztasun- eta gaurkotasun-faltaren ondoriozko kalteengatiko erantzukizunari ere. www.ibbygaltzagorri.eus-ek beste web gune batzuetarako estekak jar ditzake edo bere web gune bilatzaile batekin horietarako sarbidea eman dezake. Galtzagorri Elkarteak ez du bere gain hartzen estekatutako gune horietako ezein edukiren erantzukizunik, ezta bilaketen emaitzarenik ere; izan ere, ez du horien gaineko eta horietan eskainitako eduki, produktu eta zerbitzuen gaineko erantzukizunik. Zerbitzu horien helburua, hain zuzen, erabiltzaileei beste informazio-iturri batzuen berri ematea da; horregatik, erabiltzailea soil-soilik bere erantzukizunpean sartuko da eduki horietara, bertan araututako baldintzen arabera.
Galtzagorri Elkartea ez da web gune honen edo bertako edukien erabileratik eratorritako zeinahi ondorio edo kalteren erantzulea izango, informatika-kalteak eta birusak txertatzea kontuan hartuta. Galtzagorri Elkarteak ez du bermatzen web gunean ez dela inolako birusik edo bestelako elementurik izango, kanpoko hirugarrenek txertatutakoak, eta erabiltzaileen sistema fisiko zein logikoei kalteak ekar diezazkieketenak; nolanahi ere, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, horrelakorik gerta ez dadin.
Galtzagorri Elkarteak beretzat gordetzen du noiznahi, aldez aurretik oharrik edo azalpenik eman gabe, web gune honetako diseinua, konfigurazioa eta informazioa aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baldin eta beharrezkoa dela irizten badio. Galtzagorri Elkarteak ez du bere bizkar hartuko aldaketa horiek ekar ditzaketen kalteen erantzukizuna. Dena den, eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa horien berri emateko.

4. Creative Commons izeneko baimena
Titulartasun horren ondorioz, Galtzagorri Elkarteak erabiltzaileari Creative Commons izeneko baimena eskaintzen dio. Eskainitako baimen-mota, zehatz esateko, hauxe da: CC-BY-SA. Hau da, aitortu-partekatu creative commons baimena dute edukiek. Baimenak bere barruan hartzen ditu webguneko lan jakin batzuk, eta, beraz, horiek guztiak lan baimendunak izango dira.

5. Merkataritzako erabilera
Baimenak ez du bere barruan hartzen webguneko edukiak merkataritzako helburuekin erabiltzea. Eduki horiek merkataritzako helburuetarako erabiltzea baimenduta egon dadin, aurretiaz hitzarmen egokia sinatu behar da Galtzagorri Elkartearekin.
www.galtzagorri.eus webguneak euskarazko Haur eta Gazte Literatura sustatzea, honen inguruko informazioa hedatzea, eta irakurzaletasuna sustatzeko agenteei informazioa eta baliabideak eskura jartzeko eta horiek partekatzeko bideak erraztea du helburu. Bertako edukiak erabili daitezke, zabaltzeko, aztertzeko... baina bertako edukiak, ez testuak, ez bideoak, ez audio eta bestelako muntaiak ezin dira erabili komertzializatzeko. Hori ez baita horien helburua.

6. Aldaketak
Baldintza hauek guztiak aldatu ahal izango dira, baldin eta Galtzagorri Elkarteak noizbait egokitzat jotzen badu; bai lege-aldaketei egokitzeko, bai bestelako hobekuntza batzuk egiteko. Aldaketa horiek indarrean egongo dira web gune honetan argitaratzen diren unetik aurrera. Galtzagorri Elkarteak eskura dituen bitarteko guztiak erabiliko ditu, erabiltzaileei aldaketa guztien berri emateko.

7. Jurisdikzioa
Galtzagorri Elkartearen eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten mende jarri behar dutela, Galtzagorri Elkartea eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Donostiako Epaitegi eta Auzitegien mende jarriko dira.

8. Datu Pertsonalen Babesa
8.1. Atarikoa
Datu Pertsonalen Babeserako 2016ko apirilaren 27ko Europar Parlamentuaren 2016/679 arautegiaren arabera, erabiltzaileei jakinarazi nahi zaie web gune honetan ematen dituzten datu pertsonalak Galtzagorri Elkartearen fitxategietan jasoko direla, horixe baita Fitxategiaren Arduraduna. Hala, jasotako kontsultei eta eskaerei erantzuteko, zuekin harremanetan jartzeko, eskatutako zerbitzuen kudeaketa egiteko, merkataritza-harremanetarako, eta bere jarduerari legez dagozkion funtzio guztiak egiteko erabiliko dira.
8.2. Datu pertsonalak biltzea
Galtzagorri Elkarteak ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen.
8.3. Jakinarazpenak hirugarrenei
Galtzagorri Elkarteak ez die, inola ere, bere datu pertsonalak emango beste enpresa batzuei edo hirugarrenei. Beste enpresa batzuen produktuak edo zerbitzuak eskainiz gero, Galtzagorri Elkartea bera arduratuko da erabiltzaileari zuzenean jakinarazpen horiek egiteaz. Dena den, interesdunak uko egin diezaieke, noiznahi, bidalketa horiei. Horretarako, eskaera idatzia bidali beharko dio fitxategiaren arduradunari.
8.4. Interesdunen eskubideak
Galtzagorri Elkarteak erabiltzaileari gogorarazi nahi dio noiznahi erabil ditzakeela datuetara sartzeko, datuak aldatzeko zein ezeztatzeko eta tratamenduari aurka egiteko eskubideak. Horretarako, idatzia bidali beharko dio Fitxategiaren Erantzuleari: Tel.: 943 471487. Edo, bestela, administrazioa@ibbygaltzagorri.eus helbide elektronikoaren bitartez. Eskaerarekin batera, interesdunaren Nortasun Agiriaren fotokopia bidali beharko da.
Eskaera lege-ordezkari moduan egiten badu, berriz, Nortasun Agiriaren fotokopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko du.
8.5. Segurtasun-neurriak
Galtzagorri Elkarteak, bere fitxategietako datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak biltzen dituzten fitxategien segurtasun neurriak aplikatzeari buruz indarrean den legedia; batez ere, Datu Pertsonalen Babeserako 2016ko apirilaren 27ko arautegi orokorra eta beronen garapenerako araudia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela Galtzagorri Elkartearen erantzukizunpekoak.
8.6. Indarraldia
Galtzagorri Elkarteak beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. Galtzagorri Elkarteak aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria web gune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea web gunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, Galtzagorri Elkarteak gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika horretara.