atzera

Liburu bilduma

Sortu zenetik Galtzagorrik martxan jarritako proiektuen bidez, euskarazko haur eta gazte literaturako sortzaileekin, argitaletxeekin, bitartekariekin eta haur eta gazteekin harreman zuzena izateko aukera izan du. Horregatik, elkartea euskarazko haur eta gazte literaturaren egoeraren lekuko paregabe bihurtu da. Ikuspuntu honetatik, euskarazko haur eta gazte literaturan sumatzen zuen gabezia handi bati aurre egin nahi izan zion KLIS-KLASIKOAK izeneko liburu sortarekin: hain zuzen, haur eta gazteek autore klasiko unibertsalak nahiz euskal autore ezinbestekoak euskaraz irakurtzeko aukera izan zezaten bermatzea.

Beraz, KLIS-KLASIKOAK bildumak 4 eta 16 urte bitarteko irakurleei (ez haiei bakarrik, baina bereziki haiei) euskarazko literatur obra kanonikoak eskueran jartzea zein beste hizkuntzetako klasikoen itzulpen egokiak eskaintzea zuen xede nagusi.

Ildo honetatik, 2011n hasita 2013. urtera arte, liburu hauek argitaratu ziren proiektu honen baitan, beti ere Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren laguntzaz: