atzera

APP-ak

Gaur egun Haur Literatura ez da bakarrik liburura mugatzen: Paperean irakurtzeaz gain, posible da pantailan irakurtzea; are gehiago, posible da paperean irakurritakoa pantailan osatzea ere. Hala, Galtzagorri elkarteak erronka gisa hartu du Euskarazko Haur eta Gazte Literaturan pixkanaka horrelako aplikazio berriak sortzea. Testuinguru horretan, Klis-Klasikoak APP proiektua abiatu zuen 2014an.

Galtzagorri Haur eta Gazte Literatura elkarteak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin, Haur eta Gazte Literaturako klasiko unibertsalak eta euskarazko obra kanonikoen (agortuak gehienak) berrargitalpenak argitaratu zituen 2011n, 2012an eta 2013an. Klis-Klasikoak liburu-bilduma horretan oinarritutako Klis-klasikoak app-bilduma abiatu zuen 2014an: egitasmo honek Euskarazko Haur eta Gazte Literatura du ardatz eta oinarri horren bidez, irakurzaletasuna sustatzeko modu berritzaileak ikertzen gabiltza. Horren isla da sortzen dugun aplikazio multiplataforma bakoitza ezberdina dela eta adin esparru ezberdinetako haur edo gaztetxoei bideratua dagoela.

Honakoak dira orain arte hiru dira Galtzagorrik, Oreka Interactive enpresa informatikoarekin eta hainbat idazle, ilustratzaile eta musikarirekin elkarlanean, sortu dituen aplikazioak:

  • 2014an, "Maria Goikoak batbirulau! App" aplikazioa. GipuzkoAPP’s 2015 Lehiaketako sari nagusia irabazi zuen.
  • 2016an, "Txan fantasma app"a.
  • 2017an “Amattoren Uzta app”a. 

Guztiak Android sistema eragilea duten gailuentzat prestatuta daude. Eta ordenagailuan, Explorer, Firefox eta Safari nabigatzaileetarako (Unity3D Plugina behar da) prestatu dira.

Jarraian hauetako bakoitzaren ezaugarriak eta deskargatzeko lotura zuzenak topatuko dituzue.