Azokari buruz

 

 

 

Ikusi Mikusi euskarazko haur eta gazte literaturari eskainitako azoka bakarra da. 2021etik Mari Gorri elkartearekin eta Pamiela argitaletxearekin elkarlanean antolatzen dugu Saran (Lapurdin), udazkenero. Bi eguneko egitaraua du: lehen eguna eskolei eta profesionalei zuzendutakoa da; bigarrena, familiei. 60 ikuskizunetik gora eskaintzen dira bertan: tailerrak, ikuskizunak, profesionalentzako jardunaldiak, liburuak eskuratzeko argitaletxeen standak, eskoletan egindako lanen erakusketa, liburu aurkezpenak, egileei elkarrizketak, mahai-inguruak...

Eskolen egunean haur bakoitzak liburu bat eskuratzeko bonoa jasotzen du.

Joan Webgunera