Arituak

Romeo eta Julieta #Verona2K22. Salesianos Deustoko ikasleak

Salesianos Deusto ikastetxeko lehenengo batxilergoko ikasleak gara eta Literatura Unibertsala ikasgaian proiektu bat sortu dugu. Gure proiektuaren helburua William Shakespearen Romeo eta Julieta obra modernizatzea da, sare sozialen bidez. Twitter erabili dugu proiektua egiteko.

Euskara bultzatzeko ideia bikaina da, horrez gain, hain ezagun den obra mitikoa zabaltzea lortu dugu. Gure Twitter kontua @romeoetajulieta da. Istorio hau antzezteko zazpi pertsonaia aukeratu ditugu: Romeo, Julieta, Julietaren aita, Tebaldo, Mercucio, Fray Lorenzo eta Ama Lola, gure ustez garrantzitsuenak direlako istorioa azaltzeko.

Hasteko, obra klasean irakurri genuen, baita pelikula ikusi ere. Behin obra ondo ulertuta, berriztatzeari ekin genion. Twitter bidez azaldu dugu istorioa modu berezi batean. Kontu desberdinak egin ditugu, bakoitza bere pertsonaiarekin, horrez gain narratzaile kontu bat sortu dugu. Horien bidez bost egunetan zehar obra azaldu dugu. Gainera, tweet bakoitzean hashtag berbera ipini dugu: #Verona2k22.

Amaitzeko, gustatuko litzaiguke proiektua egitea gogoko izan dugula esatea, horretaz aparte, oso interesgarria iruditu zaigu euskara zabaltzeko bide hau eta prest gaude honelako beste proiektu bat egiteko.

Salesianos Deustoko ikasleak.