Izenburua: Zu bai zu, Argi!
Idazlea: Gabriela Keselman
Ilustratzailea: Natalia Colombo
Itzultzailea: Patxi Zubizarreta Dorronsoro
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Bilduma: Paper txoriak, sail laranja, 4
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Liburu honek emozioak, garapen pertsonala eta maitasuna moduko gaiak jorratzen ditu. Egitura errepikakorra erabili da eta letra larria.
Argi txakurra bere amarekin batera zoora joan zen egun batez. Oso pozik zihoan baina, behin zooan, beste animaliak ikusi zituenean, iruditu zitzaion guztiek zeukatela zerbait berezia, denak bikainak zirela, eta beraien ondoan eskas sentitu zen. Ama, orduan, gerturatu zen, eta irribarre zabalarekin, bere izateko modu ezberdinak eta bereziak aipatzen hasi zitzaion. Eta Argi berriro pozik jarri zen, amak adoretuta.
Testua eta irudiak bat datoz. Biak dira beharrezkoak istorioa ulertzeko.
Orri-biko ilustrazioak kolore biziz eginda daude. Orri-biko bakoitzean hondoak kolore gorria, berdea, urdina edota horia du, txandakatuz. Kolore beroak erabili dira.