Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zenbakiak

Idazlea: Isabelle Jacqué

Ilustratzailea: Isabelle Jacqué

Itzultzailea: Aztiri itzulpen zerbitzuak

Argitaletxea: Ttarttalo

Urtea: 2023

Bilduma: Oinarrizko kontzeptuak

Orri kopurua: 16

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Dibulgazio liburu honen gaia zenbakiak dira. Zehazki, 0tik 10era arteko zenbakiak aipatzen dira bertan. Orrialde bakoitzean -batzuetan bi orrialdetan- zenbaki bat adierazten da zifraz eta idatziz, eta horrekin batera zenbaki horren irudikapen grafikoa pinporten bidez -dadoaren irudikapena-, eta baita kopuru hori adierazten duen ilustrazioa ere.

Orrialdero, baita ere, galdera edo agindu bat luzatzen zaio irakurleari, haren parte-hartzea sustatuz.

Azken bi orrialdeetan 0-10 bitarteko zifrak ageri dira, bakoitzaren azpian eskuaren ilustrazio banarekin. Ilustrazio horiek zenbaki bakoitzaren kopurua adierazten dute, hatzen bidez. Gainera, zifretan gezitxoak ageri dira, zenbakien idazketan lehen urratsak ematen hasteko lagungarri gisa.

Kopuruak adierazteko erabili diren ilustrazioak koloretsuak dira eta haur txikienek erraz identifikatzeko moduko animaliak dira guztiak.


Zenbakiak