Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zazpi munstro eta katu bat

Idazlea: Rafa Ordoņez

Ilustratzailea: Christian Inaraja

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Orri kopurua: 40

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Literaturan tradizioa duten zazpi munstro eta katu bat dira album ilustratu honetako protagonistak: mamua, Drakula, zonbia, sorgina, Egiptoko momia, gizotsoa eta Frankestein. Testu errimatu batez baliatuz, munstro bakoitza bere beldurrei aurre egin ezinean aurkitzen dela kontatzen zaigu, eta banan-banan, beldurrak airean, desagertuz doaz. Testuak beraz, murrizte sekuentzia bat azaltzen du: zazpi, sei, bost, lau, hiru, bi, bat…eta katua besterik ez da geratzen bukaeran, ausartetan ausartena. Halako egun berezia amaitzeko dutxa beroa hartu, etxeko zapatilak jantzi eta sutondoan jarrita liburu bat irakurtzea erabakitzen du…Zein? Zazpi munstro eta katu bat! Bukaera honek zirkularra bihurtzen du albuma.

Fondo zurian marraztutako kolore biziko ilustrazioek narrazioaren tonu umoretsuari laguntzen diote.

Lau orrialde bikoitzeko sekuentzietan antolatuta dago narrazioa. Lehen bi orrialde bikoitzetan zazpi munstroak eta katua ilaran azaltzen dira irudia, eta kenketa eginez aldiro bat gutxiagorekin aurrera doazela dioen testua. Horietan, protagonistez gain, bigarren mailako pertsonaia bana azaltzen da beren baitarako zer ari ote den gertatzen galdetzen: txoria, satorra, barraskiloa, igela, sagua, trikua eta harra. Aipagarria da ilaran pertsonaiek duten ordena aldiro desberdina dela, ez duela narrazioaren ordena jarraitzen eta, beraz, ez dagoela aurresaterik nor izango den desagertuko den hurrengoa.


Zazpi munstro eta katu bat