Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Zatoz, Newton!

Idazlea: Txabi Arnal

Ilustratzailea: Eleni Papachristou

Itzultzailea: Amaia Apalauza

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2023

Orri kopurua: 32

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Album ilustratu honek umore tonuan mundua ikusteko dugun moduari buruz hitz egiten digu.

Narrazioa Newton izeneko txakurraren siesta garaian abiatzen da, sagarrondo baten itzalean. Bat batean, kaska! sagar bat buru gainera erortzen zaio eta izututa alde egiten du, buztanean bizi den arkakusoa lurrera botaz. Zomorrotxoak, bere egoeraz ohartzen denean, negarrez eta garrasika bere laguna aurkitzeko ibilbideari ekiten dio. Kokagune ezberdinetan animalia ugariekin egiten du topo eta, eskema berbera errepikatuz, txakurraren ezaugarri ezberdinak deskribatzen ditu ea norbaitek txakurra ikusi duen jakin-nahian, baina animalia bakoitzak bere harrapariaz ari dela ustetan ospa egiten du, arkakusoa oihuka utziz. Bere lagunari deitzeko oihua zazpigarren aldiz errepikatzen duenean, txakurra gereziondo baten itzalean dagoela konturatzen da siesta egiten eta poz-pozik berriro bere ileen artean kokatzen da. Baina goseak sentitzen da eta txakurrari hozka egiten dio eta txakurrak berriro alde egiten dio, atsekabetuta utzita.

Azkenean, zuhaitz baten azpian ikusten du arkakusoak eta bere etxera itzultzen da pozik. Baina Newton-i hozka egiterakoan honek ihes egiten du berriro arkakusoa etxe barik utziz, bere esaldi ezaguna ahoan duela: “Zatoz, Newton!”.

Ilustrazioak sinpleak eta eskematikoak dira, baina aldi berean dinamikoak. Hau lortzeko mugimendu marrak eta etendura puntuak erabili dira. Kolore primario eta biziak dira nagusiki. Irudiak testuarekin batera badoaz ere, zehaztasunak eskaintzen dituzte. Irudi narratiboak dira eta horregatik, adibidez, zenbaitetan arkakuso bat baino gehiago agertzen da eszena bakarra dirudien ilustrazioetan.

Pertsonaien izenak ere kuriosoak dira. Newton sagarrarekin lotura duen txakurrarena eta Sefora, agindutako lurrera itzuli nahi zuen Moisesen emazteetako baten izena du erromesaldi bat egiten duen arkakusoarena.


Zatoz, Newton!