Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Urtebetetzea

Idazlea: Nono Granero

Ilustratzailea: Nono Granero

Itzultzailea: Amaia Apalauza

Argitaletxea: A fin de Cuentos Editorial

Urtea: 2023

Bilduma: Kaltza, Ttantto, Brinko eta Txas

Orri kopurua: 32

Adina: 4tik gora


Laburpena:

Adiskidetasunaz, partekatzeaz eta lagunak zaintzeaz hitz egiten da liburu honetan.

Kaltzaren urtebetetze eguna da eta Ttantto lagunaren etxera joan da, oparia jasotzeko asmoz. Han lagunarekin erretxindu da, ez delako jabetu bere urtebetetzea denik. Baina, a zer kasualitatea, egun horretan bertan Ttantto lagunaren urtebetetzea ere bada, eta hala, erabaki dute beste bi lagunen etxera joatea, ikusteko ea ba ote duten beraientzat oparirik. Eta, hara non, Brinko eta Txas lagunen urtebetetzea ere bada, eta inork ez du inorentzat oparirik. Hau ikusita, Brinkok, haizeak zuhaitzetik botatako sagar eder bat lurretik hartu eta Kaltza lagunari oparitu dio. Honek eskerrak eman, eta sagar bera Ttantto lagunari oparitu dio; eta Ttanttok ere gauza bera egin du, sagarra Txasi oparitu dio, eta Txasek Brinkori. Orduan, Brinkok, sagarra beretzat hartuko duela pentsatu dutenean, honek laban bat hartu eta lau zatitan zatitu du sagarra, guztiek jan dezaten. Eta ondoren, arratsalde osoa elkarrekin jolasean eman dute, pozik eta zoriontsu.

Egileak koloretako arkatzak erabili ditu ilustrazioetan. Erabili dituen kolore leun eta pastelek goxotasuna ematen diote istorioari, eta xalotasuna pertsonaiei.


Urtebetetzea