Izenburua: Untxi kaskarinak txalupan
Idazlea: Philip Ardagh
Ilustratzailea: Ben Mantle
Itzultzailea: Imanol Salegi Urbieta
Argitaletxea: Ibaizabal
Urtea: 2023
Orri kopurua: 32
Adina: 4tik gora
Laburpena:
Album ilustratu honetan ihesaldi etengabe baten kronika egiten da.
Udako egun eguzkitsuan Udalde Badiako biztanle guztiak hondartzara joan dira: txerrikumeak, tigreak, tximuak, hipopotamoak, dortokak, pinguinoak, jirafak edota hartzak. Han dabiltza hondarretan, uretan, igerian, nabigatzen edota jolasean. Eta, halako batean, untxi kaskarinen txalupa ziztu bizian pasatzen da guztia hankaz gora jarriz, eta animalien lasaitasuna hautsiz. Ez da haien nabigazio erotik salbu dagoen inor. Hau da eromena!
Kolore bizi eta ugariz osatutako ilustrazioek orrialde bikoitzak betetzen dituzte.
Errimaturiko testua laburrak ditu, baina kontakizunaren pisua irudietan dago, ilustrazio handietan zein askotariko detaile txikietan.