Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Titiritari

Idazlea: Miren Amuriza

Ilustratzailea: Malen Amenabar

Urtea: 2024

Orri kopurua: 64

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Liburu artistikoa da, txotxongilo antzerkiaren ingurukoez hausnartu, filosofatu eta poetizatzen duena, hitzez zein irudiz.

Tonu jostaria eta lirikoa txirikordatzen dira liburu honetan, txotxongilo antzerkiaren bueltako eguneroko gertaera, lanbide eta azalpenek ardazten dutelarik jolas poetiko hauxe. Liburuan bertan adierazten den bezala, Portal71 eta Anita Maravillas konpainiekin izandako elkarrizketetatik abiatzen dira egileak, baina hauen lanbideari buruzko azalpenak aforismo filosofiko/poetiko gisa aurkezten zaizkigu, eta bestelako errima eta neurri jolasetara daramate idazlea.

Ilustratzaileak collagea darabil, kolore gris eta sepiak arrosekin nahastuz, ñabardura desberdineko ehundurak baliatuz. Testuari laguntzen diote, baina beren istorio propioak ere kontatzen dituzte, batzuetan karga narratibo handia hartuz -lehen orrialdeetako irudi segida, esaterako, animaziorantz hurbiltzen da- eta beste batzuetan irudi poetikoen sinbologiaz betea, testuan agertzen diren beste sinboloen oihartzun direnak, baina ez deskribapen literal.


Titiritari