Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sorginaren hil ala biziko sekretua

Idazlea: Anastasia Atutxa Zamakona

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2023

Bilduma: Ekin, 52

Orri kopurua: 232

Adina: 14tik gora


Laburpena:

Eleberria hamabost ataletan dago egituratuta, eta epilogoa ere badauka. Aurkibidea ere bai. Narratzaileak zehaztasunez eta ñabarduraz deskribatu ditu lekuak, denborak eta pertsonaiak: bai, hasieran, landa-eremuko baserri-giroa eta hango lanak, ordutegiak, sineskeriak, ohitura estuak....; bai, aurrerago, Bilbo hiri handiko etxea, jantziak, apainketa, zerbitzua… Bi mundu-ikuskerek egiten dute talka gordin-gordin istorioan, eta eragina duten pertsonaien bilakaeran. Narrazioa errealista da, baina sekuentzia fantastikoak ditu pertsonaiak sorginkerietan eta aztikerietan hasitakoan. Gaiak familia-eredua, zeloak, inbidia, dirua… dira.


Sorginaren hil ala biziko sekretua