Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sorginak

Idazlea: Cécile Roumiguière

Ilustratzailea: Benjamin Lacombe

Itzultzailea: Amets Santxez Munain

Argitaletxea: Ibaizabal

Urtea: 2022

Bilduma: Izaki miragarrien entziklopedia, 2

Orri kopurua: 72

Adina: 12tik gora


Laburpena:

Izaki miragarrien entziklopedia bildumako bigarren zenbaki hau sorginei buruzkoa da. Aurrekoan bezala, honetan ere lau ardatz ezberdinetan harilkatzen dira azalpenak:

  • Atal bakoitzaren hasieran hauetako sorgin baten mitoa kontatzen da: Lilith, Zirtze, Baba Yaga, Kyoko, Ama Shipton, Lechuza eta Santa Muerte, Cécile Fatiman, Mari (Euskal Herrikoa) eta sorgin feminista.
  • Jarraian, sorginen ezaugarri bat lantzen da: sorginak emakume boteredunak, sorgin aldakorrak, ipuinetakoak, sendagileak, igarleak, eromenean eta heriotzan, matxinatuak, akusatuak eta gaur egungoak.
  • Atalaren amaieran sorginekin lotura duten elementu ezberdinak jasotzen dira: Sorginen selfieak, objektuak eta xirmi-xarmak, animaliak, sendabelarrak, edabeak, munstroak eta fetitxeak, araoak eta "Kartzelatik sutara".
  • Eta atalen artean tartekatuz, Laiaren istorioa kontatzen da, alegia: liburuak duen izaera feminista eta askatzailearen sintesiaren papera jokatzen duen neskatoaren istorioa kontatzen da.

Lau ardatz ezberdin hauek liburuak dituen zortzi kapituluetan errepikatzen dira, espiral batean garatzen den narrazioaren bizkarrezurra osatzen.

Ilustrazioak arkatzen eta akuarelaz eginak dira. Argi-ilunekin jolastuz, tonu malenkoniatsua eta karga emozional handiak eransten dira, azal zurbileko eta begi handiko pertsonaien erretratuetan. Hitzez kontatzen zaigunarekin batera, irudiak ezinbestekoak dira giro misteriotsu eta miragarrian murgiltzeko.


Prentsako aipamenak:

Imanol Merceroren kritika Berrian


Sorginak