Izenburua: Sorgina eta katua
Idazlea: Rafa Ordóñez
Ilustratzailea: José Fragoso
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Mezulari
Urtea: 2023
Orri kopurua: 40
Adina: 8tik gora
Laburpena:
Album formatuan aurkezten zaigu fantasiazko ipuin hau.
Moni sorgina da kontakizuneko protagonista, arao lehiaketa bat irabazteko prestatzen ari dena, baina bere katuak ere sorgina izan nahi du, eta hor hasiko dira arazoak. Tonu umoretsuan kontatzen da nola Abrakadabraxka lehiaketa garrantzitsuan aurkeztuko duen araoa errepasatu nahi duen Moni sorginak, irabazteko itxaropenez. Ez du inon topatzen eta Makarroi katuari errieta egitera doanean ohartzen da animalia eta bere erratz berria ere falta direla. Lehiaketara berandu iristen da Moni, erratz zaharrarekin hegan egin behar izan baitu, eta han ikusten du Makarroi katua berari ostutako sorginkeria erakusten...
Ilustrazioek testuak dioena apaindu eta nabarmentzen dute: akuarela itxurako margoketa du, batez ere hondoak egiteko edo irudi batzuen betegarri, marretatik irteten diren kolore-orban moduan, koloretako errotulagailu edo margoen marrak gogorarazten duten trazuekin nahasita. Kolore bizien arteko kontrasteak eta marra uhindu eta ez erregularren erabilerak -ez dago erabat zuzena den marrarik- itxura bizia eta mugimendua ematen diete irudiei.