Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sorgin dibertigarria

Idazlea: Ricardo Alcántara

Ilustratzailea: Gusti

Itzultzailea: Xabier Olaso

Argitaletxea: Pamiela-Kalandraka

Urtea: 2023

Orri kopurua: 14

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Sorgin baten eguneroko bizitza kontatzen digu ipuin honek tonu alaian eta errimez baliatuz. Ilustrazio atseginak ditu, kolore sotilekin. Letra larriz idatzita dago. Istorioaren gakoa jolas sinbolikoa da.

Mari sorgina gaztelu batean bizi da, eta sorgin batek izan ohi duen bizimodua du: gaztelu batean bizi da, katu beltz bat du, edabeak egiten ditu… Baina, bat-batean, ahots batek bere jarduna eteten du. Berehala kontatuko zaio irakurleari Mariren amak egin diola dei, eta etxeko lanak egin behar dituela. Aurrez kontatutakoa fantasia hutsa da eta Mari haur arrunt gisa irudikatuta amaituko da liburua.

Kartoizko orriak eta ertz biribilduak ditu liburuak. Ilustrazioei begira, istorioaren kontaketaren parte dira eta testuak azaltzen diguna barneratzen laguntzen dute. Testuarekin bat datoz, sorgin txikiak egiten dituen jarduerak dira erdigune eta kolore biziak erabiltzen dira. Orrialde batzuetan ez da zuriunerik uzten, baina beste batzuetan zuriuneak agertzen dira.

Hirugarren pertsonan idatzita dago, eta testu errimatua du, beti neurri berarekin (lau lerroko paragrafoak).


Sorgin dibertigarria