Argitalpenak

Liburuaren irudia

Izenburua: Sokatira

Idazlea: Guilherme Karsten

Ilustratzailea: Guilherme Karsten

Itzultzailea: Ipar Alkain

Argitaletxea: Denonartean

Urtea: 2024

Adina: 6tik gora


Laburpena:

Bi txakur saltxitxa batengatik lehian. Eta atzean sokatik tiraka hauen nagusiak. Otsoa gero, eta hiru txerritxoak. Pelé ondoren, eta Maradona... Pixkanaka alde bakoitza pertsonaia bitxiz betetzen joango da, esperoko ez genituzkeenak ere ikusiko ditugu, eta nahas-mahas horretan, inork gogoratzen al du zein arrazoirengatik hasi zen gatazka?

Horixe da egileek sinpleki baina oso modu eraginkorrean azaltzen diotena irakurleari: maiz gatazkak mantentzen ditugula, jakin ere egin gabe zerk sortu dituen. Modu sinple eta argia zentzugabekeria azaltzeko, irudien eta testuen arteko sinergiak baliatuta.


Sokatira